
Lehen zatiaren amaieran eta bigarrenaren hasieran hartutako abantaila medio, super amara Bera Bera nagusitasunez gainditu du Motive.co Gijón (23-35, 10-14 atsedenaldian) La Arena kiroldegian. Hori bai, punteria findu behar izan zuen Alonso atezainarekin eta zutoinekin talka egin ondoren. Astuariar taldeko entrenatzaileak jubenilen selekzioarekin hartutako konpromisoagatik aurreratu da partida.

Grafometal La Riojaren aurkako partida ostea, Imanol Alvarez pozik agertu zen bere taldeak defentsan egin zuen lanarekin eta jaurtiketen lortutako portzentaiekin ere bai. super amara Bera Berako entrenatzailea pozik dago, bere taldeak “defentsan indartsu hasteko ohitura hartu dugulako”, izan ere, bihar, otsailak 22, aurreratutako partidari begira (20etan La Arenan) da Motive.co Gijón-i aurre egiteko planteatzen duena.

Inauteriak zirela eta, Euskal ligako partidak baino ez ziren jokatu jubenil eta kadete mailetan. Lau partida eta lau porrot.