Asteburu ahaztezina ondoren, Erreginaren Kopa batek sortzen dituen emozioz beteta, Bera Bera Eskubaloiak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldi hau antolatzea posible egin duten pertsona guztiei.
Hilabete askotako lana izan da, bilera ugari – online eta offline –, makina bat gai irekita Illunbe barruan zein kanpoan, azken finean, lan eskerga eta ikusezina, emakumezkoen eskubaloi kopa, eskubaloiaz haratago esperientzia ahaztezina bihurtzeko.
Hasteko, hiru egun hauetan Illunben bildutako publikoari. Mobilizatzeko gaitasuna erakutsi dugu, eta emakumeen kirol txapelketa bat ekitaldi ikusgarri bihurtu dugu. Aurten, igandeko finalean 4.000 pertsona baino gehiago elkartu diren kirol ekitaldi zirraragarri honetara, inoiz ikusi ez den historia baten lekuko izan gara.
Kantitateaz gain, kalitatea. Zaleei eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsitako errespetuagatik eta gainerakoekiko elkarbizitzagatik. Harmailetan zeundeten presentziak eta partida bakoitzean izan duzuen grinak taldeak bultzatzeaz gain, esperientzia orokorrari izugarrizko balioa gehitu diote. Emakumeen eskubaloiarekiko erakutsi duten energia inspiratzailea izan da, eta biziki eskertzen dugu horregatik.
Parte hartzen duten talde guztiak, seniorrak zein kadeteak, aitortu eta zoriondu nahi ditugu, txapelketa osoan izan duten dedikazioagatik, trebetasunagatik eta kirol-espirituagatik. Jokalari bakoitzak talentu eta eraginkortasun maila aparta erakutsi du, eta horrek Erreginaren Kopa hau ekitaldi ahaztezina bihurtu du. Era berean, epaile (kadete kopan guztiak neskak) eta delegatu guztiei.
Gainera, gure esker ona adierazi nahi diegu babesle, kolaboratzaile, enpresa eta, bereziki, ekitaldi honen arrakastan lagundu duten boluntarioei. Zuen eskuzabaltasuna eta konpromisoa funtsezkoak izan dira emakumezkoen eskubaloia sustatzeko.
Ekitaldi hau ez zatekeen posible izango erakundeen inplikaziorik gabe, bereziki Gipuzkoako Foru Aldundiarena eta Donostiako Udalarena. Lan eskerga egin dute Goizane Álvarez, Marta Pastor, Iñaki Gabarain eta Donostiako Kirol Patronatuko langileek Illunbe egokitzeko (bereziki Paulo, Adolfo eta Jon Ander) eta Azahara Domínguez eta Iñigo Garcíak gure jokalarien bitartez Gipuzkoa sustatzeko egindako bideoagatik. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiari eta Eneko Goia alkateari gertu egon direlako, baita Pilar Alegría Hezkuntza ministroari ere finalera etorri izana. Eta Espainiako Federazioari, ekitaldiaren antolatzaile-kide gisa gugan konfiantza izateagatik; Gipuzkoakoari, Koparen inguruan programa zabala garatzeagatik eta Euskal Federazioari Illunben izateagatik; Eligi, berdintasun-jarduerengatik; Afrika Hidalgori, Koparik onena inspiratu eta irudikatzen laguntzeagatik; Kirol Egokituaren Federazioari eta Gautenari, pertsona horiek mota horretako ekitaldietara hurbiltzeagatik; Bihotz Urdinari, jarduera osatzeagatik eta Verdiniri Finala hasi aurretik egindako dantza zoragarriagatik.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Igor Etxeberria buru duen gure klubaren inguruan sortutako lan-taldeari, Meta Finaleko lagunen tinkotasunari, Odeun Mediari ostiral eta larunbateko kadeteen streamingean erakutsitako kalitateagatik, Miriami eta Anttoni aterpetxeetan neska gazteak zaintzeagatik, Bengoari Illunbeko soinuarekin jokatzeagatik, Xabi Larrañagari mikroan egoten jakiteagatik, Lorea Itxaustiri eta Yaiza Arrizabalagari animazioagatik, Lola (Lorena) eta Kizkur (Vika) maskotei Ladysareri Fan Zone programako antolatzeagatik, Aitana Grandesi eta Kai Nakairi zaleak animatzeagatik, Gesalaga-Okelan-i egindako aukera gastronomikoagatik eta Gutiziri ere egindako lana.
Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa duelako, gure harrobiko jokalariei egindako ekarpena eta super amara Bera Berako zaleei, etengabeko babesa emateagatik. Zuen presentzia 2024ko Erreginaren Kopan ekitaldi honen bihotza eta arima izan da, eta etorkizunean zuen babesa izaten jarraitzea espero dugu.
Laburbilduz, zuetako bakoitzari esker, historia egin dugu elkarrekin 2024ko Erreginaren Kopan. Emakumezkoen eskubaloiaren etorkizunak zer ekarriko digun ikusteko irrikaz gaude, eta zuen babesa izango dugu hurrengo ekitaldietan.
Laster Gascan elkar ikusiko dugu berriro!