Bera Bera

Select your language

Partida hasiera bikain bati esker, super amara Bera Bera defentsan zein erasoan zikloia izan da, non donostiarrek ez diote aukerarik eman Elda Prestigiori. 9. Minutuan 10-1 eta etxekoek kudeatu dute errenta hori eta soilik partidaren amaieran lortu dute abantailarik handiena, 38-22 alegia, azken finean, errebindikazio moduko garaipen bat, Porriñoko porrotaren ondoren.

Imanol Alvarezek hasieratik kokatu du Porriñon asteazkenean bikain hasi zen taldearen zati handi bat, baina oraingoan gipuzkoarrek errenta mantentzea lortu dute. Arrojeriak, Elba Alvarezek eta Arroyok 3-0ekoa jarri dute, Erauskinek eta Hernandezek gehituta –partidu bikaina biena–, izan ere, ilizitanoaren hiru golek 10-1ekoa jarri dute eta ondoren ermuarrak errenta 15-4ra igo du.

Erasoaz gain, defentsa eta Kostic atezain bikain aritu dira sei geldiketekin. Elda presaka zebilen – hamar baloi galdu ditu lehen zatian- eta Vanesa Amorosek birritan gelditu du partida, baina ezin du etxekoen bultzadaren aurrean. Virginia Fernandezen irteerarekin – zazpi geldiketa–,Pastor eta Rafaela muturrekoaren bitartez korrika egiteko aukera izan du Eldak. Atsedenaldian, 21-13.

Bigarren zatian, abantaila mantendu egin da, Carmen Arroyok bere sasoi bikaina erakutsi du (bost gol, bi penaltiz), Lucia Prades ere bikain arita da bere talde ohiaren aurrean eta partidaren amaieran, Ogonovszkyk eta Menendezek ate hutsa ikusi dute. Karstenek alderik handienera eraman du azken jaurtiketan.

Beharrezko bi puntu, astebeteko geldialdia selekzioen arabera eta hurrengo erronka A Sangriñan izango da azaroaren 2an (19etan).

Fitxa teknikoa: Bera Bera 38, Elda Prestigio 22,

Bera Bera 38 (21+17): Kostic, Erauskin (5) Arrojeria (3), Tchaptchet, Álvarez (4), Arroyo (7, 2p) eta Hernández (6) – hasierako zazpikoa- Gavilán (2), Louis (1), Ogonovszky (3), Karsten (2), Joao (3), Etxeberria, Menéndez (1) eta Prades (o.a.)

Elda Prestigio 22 (13+9): Ezbida, Rafaela (4), Rodríguez, García (1), Escribano (1), Cuadrado (2) eta Lluch – hasierako zazpikoa- De Gracia (5), Azcune, Molano (2), Pastor (2), Rivadeneira (1), Fernández (o.a.)

Epaileak: Irene Santos eta Karina Andreeva (Gaztela eta Leoi)

Kanporatuak: Ogonovszky (super amara) eta García (2), Gracia eta Rivadeneira (Elda)

Partzialak: 6-1, 10-1, 14-4, 16-6, 19-10, 21-13 – atsedenaldia- 24-14, 27-17, 29-19, 31-19, 33-22 eta 38-22

Gertaerak: super amara Bera Berako jokalariek lazo arrosa eraman dute Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores