Joan den aste buruan jokalari hau Euskadiko selekzioarekin konzentratua egon zen Zarautzen, bere taldeko Naihara Elgarresta jokalariarekin batera. ZORIONAK
Ohizko pistan ez jokatu arren, Gaskan jokatu behar izan zuten, kadete taldeak Amenazar Zarautz taldea gainditu zuen, partidu interesgarri eta lehiatu batean,ligako titulua lortzeko faboritoa den talde baten aurrean. Atsedenera etxekoen aldeko 8-6 emaitzarekin heldu ziren, eta bigarren zatian donostiakoak joku polita eta borroka mantenduaz markagailuan abantaila haunditzea lortu zuten. Talde osoaren lana aipagarria izan zen eta golegile haundiena Amaia Cercadillo pibotea izan zen 8 golekin.
Talde jubenilak Bidebietan, igandeak 26an 10,00etan Bizkaiako La Salle taldearen aurka jokatu zuen. Partidua donostiakoentzat oso erraza izan zen, atsedeneko 13-1 emaitzak azaltzen duen bezala, eta entrenatzaileak ez oizko jokalariak kantxaratzeko aukeraz baliatu zen, eta honek azken emaitza itxuraldatu zuen 25-11. Taldeko golegilea Roxana Citu izan zen 7 golekin, eta atzetik Nahiara Silva eta Naihara Elgarresta 6 golekin bakoitzak.
Igandean Bidebietan 2. Nazional taldeak Bizkaiko La Salle taldearen aurka jokatzen zuen lehen aldiz, donostiakoak hasieratik menperatua izan zuten partidu batean. Atsedenera 8-4 emaitzarekin heldu ziren eta 2. zatian joera berdina mantendu zuten. Aukera honetan hiru jokalari jubenil egon ziren 2.Nazionaleko alineazioan. Goleagile haundiena Garbiñe Otaegui izan zen 9 golekin.