Bera Berak bere hirugarren postua sendotu nahi du Marina Park-en aurka
Bihar 19:00tan Marina Park taldea iritsiko da Bidebietara, BM Bera Bera-ren aurka ligako zazpigarren jardunaldiko partidua jokatzeko. Ligan sendo dabil Bera Bera, hirugarren postuan, eta bere helburua bertatik ez jaisteko beste garaipen bat lortzea da.
Lehia honetarako talde donostiarrak Anna Punko berreskuratzen du. Errusiar jokalaria hainbat partidutan jokatu gabe egon da, eta bera itzulerarekin taldeak golegile garrantzitsua berreskuratzen du, denboraldia oso ondo hasi zuena. Nagore Areizaga gaztea da, denboraldi hasieratik lesionatuta dagoena, jokatzeko moduan ez dagoen bakarra.
Puntu bakoitza oso garrantzitsua dela kontuan hartuta eta liga parekotsu honetan arerio txikirik ez dagoela pentsatuz, Bera Berak sailkapeneko pribilegiozko tokietan kokatu da. Horregatik, ez da komeni Marina Park gutxiestea, nahiz eta ligako azkenaurrena den. Cleba Leonek bi golengatik irabazi zien eta Castrok bukaeran lortutako gol bakarragatik.
Oñatin ospatutako lagunarteko partiduan Bera Berak aski errez gainditu zuen Marina Park, baina lehia hark ez du biharko erreferezientzia izan behar. Egun hartan kantabriarrak beren gaitasun guztiak ez zituzten erakutsi, eta han ikusitako maila askoz hobea dute. Horregatik, Bera Berak lan asko egin beharko du puntuak etxean gera daitezen.
Jada hurrengo asteko Eldaren kontrako partidua gertu da, baina Reyes Carrerek ez du nahi bere neskek partidu horrekin segundurik galtzea. Izan ere, Marina Parki irabazten ez badiote, ez dira hirugarrenak izango hurrengo astean, eta gauzak asko aldatuko lirateke kasu horretan. Beraz, kontzentrazio osoarekin jasoko dute Santanderreko taldea Bera Berakoek.