Bera Bera 24 Alcobendas 20; Bera Bera gero eta hobeto
Atzo Bera Berak emaitza bikaina lortu zuen BM Alcobendas-en aurka Bidebietan. Emaitza honek sailkapeneko goikaldean kontsolidatzen du taldea. Bera Berak bere indarra eta nagusitasuna erakutsi zituen, eta talde donostiarra ligako oilarretako bat dela argi geratu da.
Partidu zaila zen, talde madrildarra oso arriskutsua zela erakutsi baitzuen liga hasieran. Susmo hauek konfirmatu egin ziren, Alcobendas Donostiara hozka egitera etorri baitzen.
Lehen zatia osoan markagailua oso estua izan zen, eta partidua oso gogorra. Bi taldeek mugaraino jokatu zuten, eta euren onena eman behar izan zuten. Orduan hasi zen Wendy Obein, Bera Beraren atezaina, bere taldearen garaipenaren lehen harriak jartzen.
Etxeko taldea atsedenaldira gol bateko abantailarekin joan zen, eta horrek konfiantza eman zien bigarren zatiari begira. Bera Bera jada markagailuan agintzeari ez zion utzi, eta partiduaren denborak primeran kontrolatu zituen. Reyes Carrereren neskek oso ondo erabili zuten euren abantaila eta arerioren nerbioekin jokatu zuten.
Wendy Obein zoragarri batean eutsita, donostiarrak bikain aritu ziren azken minutuetan, eta Alcobendasi ez zioten errekzionatzen utzi. Bukaerako emaitzak engainura eraman gaitzake, garaipena oso landua eta borrokatua izan baitzen. Lehia hau irabaztea oso garrantzitsua da, bi puntu hauek oso zailak direlako. Alcobendas ziurrenik Erreginaren Koparako sailkatuko da, eta duen maila ikusita edonori sustoren bat emateko gai da.
Beste aste gozo bat datorkie Bera Berako neskei, sailkapeneko hirugarren postuan eroso baitaude. Hurrengo astean Marina Park-en aurka jokatuko dute, eta beste aurrera pauso bat emateko aukera izango dute oso itxura ona duen denboraldi honetan.
BBB:
Zazpikoa: Obein, Rubio(7), Carvalho, Cuña(2), Altuna(3), Ziarsolo(5), Bea Fernandez(2). Tomasevic, Campa, Melinda, Agirre(5), Menéndez
Kanporaketak: Agirre(1), Campa(1)
Alcobendas:
Zazpikoa: Castellanos, Ferrer(1), Ivett(2), Charris, Navidad(1), Basic(3), López(5). Menéndez, Arderius(4), De la Cueva, García, Alvarez(1), Nimtigna(3), Ben Salam.
Kanporaketak: Ivett(2), Arderius(1), López (1), Basic (1), Nimtigna(1)
Partzialak: 2-2, 4-3, 6-5, 7-7, 9-10, 12-11(descanso) 14-13, 15-15, 18-15, 19-17, 20-19, 24-20
Epaileak: García y Fernández (Andalucía)