Igandean 12,00tan Bidebietan partidu garrantzitsu bat jokatuko da Bera Bera eta Sestao taldeen artean. Bi taldeak momento hauetan sailkapeneko liderrak dira puntu berdinekin eta bi taldeen arteko lehia haundia izando delakoan gaude, azken emaitza ikusteke dago.
Euskal Selekzioak lagunarteko bi partidu antolatu ditu ligako etenaldi luze honetan. Partiduak azaroak 1ean Andoainen eta 3an Mungian izango dira, biak Holandako Selekzioaren aurka.
Lehen aldiz selekzioko entrenatzaile bezala Reyes Karrere egongo da eta taldea osatzeko 15 jokalari deitu ditu, horien artean Bera Berako sei jokalari: Nagore Zipitria, Tati Garmendia, Zulai Agirre, Esther Larreategi, Eli Pinedo eta Amaia Ugartemendia. Aipagarria da ate aurkarian Jokelyn Tienstra taldeko lagunarekin aurkituko direla.
Larunbatean, jubenilen partiduan ondoren, 2.Nazionalak baja garantzitsuekin eta 4 jokalari jubenilekin, asko sufritu behar izan zuen partidu guztian zehar bi puntu lortzeko. Partidua oso arraroa izan zen, baloi asko galdu ziren eta ate aurrean hutsegite ugariak izan ziren, atsedenera kontrako 9-6 emaitzarekin heldu arte. Bigarren zatian berriz, hasiera zalantzatsu baten ondoren, 12. minuturako donostiakoak partidua berdindu eta partidua puskatzea lortu zuten, amaiera arte abantaila mantenduaz. Golegile haundiena Garbiñe Otaegi izan zen 7 golekin. Aipagarria izan zen jokalari gazteenak amaiera arte azaldu zuten lehia.
Aurreko denboraldietan bezala, Pasaiko Portu Agintaritzak Bera Berako base taldeekin kolaboratuko du, talde desberdin eta jokalari gazteen babesle bezala, diru laguntzaren bidez.Laguntza honek formazio taldeen aurrekontuaren zati haundiena arinduko du.