Nekea nabaritu arren, super amara Bera Berak kanporaketa bideratu du, Xixongo La Arenan jokatutako play-offetako joaneko partidan errenta interesgarria lortu baitu, Motive.co 21-31 gaindituta (12-17 atsedenaldian), meritu handiko partidan, batez ere erasoari erraztasunak eman dizkion defentsako lanean oinarrituta.
Imanol Alvarezek komunikabideen aurrean egin du gaur agerraldia, titulurako play-offak hasi bezperan. Motive.co Gijónen aurka jokatuko du super amara Bera Berak La Arenan (ostirala, 21, Roberto Carlos Mendoza eta Pablo Visciarelli, Andaluziarrak), eta Kopako txapeldun izan ondoren “datorrenari hobeto heltzen diogu” onartu du, eta “nekatuta egon arren, taldeak lehiatu egingo duela” ziurtatu du.
Bi egun igaro dira Malagako Martin Carpenan ospatu den Erreginaren Koparen XLIV edizioko garaikurra altxatu genuenetik, eta klubak eskerrak eman nahi dizkie eskubaloiko sekzioaren arrakasta berri bat posible egin duten entitate eta pertsona guztiei.
Bera Bera senior taldeak Jarrilleras gainditu zuen igandean Gascan (28-26) eta horri esker bigarren postua lortu dute Euskal ligako txapelketan eta Zilarrezko mailan jokatzeko igoera faserako txartela.
Super Amara Bera Berak zazpigarren Erreginaren Kopa irabazi du gaur arratsaldean Malagako Martin Carpena kiroldegian KH7 BM Granollers gaindituta (31-25, 16-11 atsedenaldian), defentsa itogarriari eta erasoan erakutsitako pazientziari esker.