Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Fredrikstad Ballklubb hartuko du urtarrilaren 26an, igandean, Gascan (18etan), European Leagueko multzoen faseko hirugarren jardunaldian. Bi taldeak berdinduta daude bi punturekin, talde norvegiarrak Parisen lortutako garaipenari esker, Imanol Alvarezen iritziz, “joan-etorri honek markatuko du non egon gaitezkeen”. Izan ere, astebeteko atsedenaren ondoren, donostiarrek otsailaren 9an itzuliko diete bisita eskandinaviarrei.

super amara Bera Berako entrenatzaileak ohartarazi duenez, “ez da erraza izango, Paris ez zen izan bezala, ezta Alemanidako partida ere (HSG Flamesen aurka). Gaztea zenez, Europan esperientzia gutxi zuenez, Fredrkstad ez zen final-laurdenetarako iragarpenetan sartzen, baina Alvarezen iritziz, “partidak ikusita ez da horrela, eta Parisen erakutsi zuen, irabazteko gai zela”.

Bere ustez, “oso ondo jokatzen duen taldea da, oso estilo argia du, oso eskubaloi erraza, asko gustatzen zaidana, eta arazo askotan jarriko gaituzte, gure bertsiorik onena eman behar dugu eta Gascaren babes handia jaso”. Hori dela eta, “erabakiak abiadura handian hartzera behartu behar ditugu” iritzi dio. Paris 92ren aurka bezala, partidak ikusleen interes handia sortu du – Realak Anoetan 16:15ean jokatu arren –, eta, beraz, ekialdeko harmaila irekiko da. Zentzu horretan, “jokalari gisa horrelako partida bat ezin jokatzea” hasperen egin du Alvarezek. “Jokalariek badakite Gascak ez duela huts egingo, baina lan handia egin behar dugu, bi puntu horiek etxean gera daitezen, lor daitekeela sineststi gaude. Taldeak ez du hutsik egingo”.

Norvegiako defentsa sutsua izan arren, Alvarez ziur dago “erasoan min egingo diegula”. “Defentsari dagokionez, oso kontzentratuta egon behar dugula uste dut, oso ondo jokatzen dute arrisku gutxiko eskubaloian, eta, beraz, ohituta ez dauden egoeretara eraman behar ditugu, horrela ezean sufrituko dugu”, ohartarazi du.

Bestalde, super amara Bera Beraren eskuin hegaleko Maitane Etxeberriak uste du Fredrikstad “fisikoki talde indartsua dela, kanpotik asko jaurtiko duena eta euskarri mugikorra duena”. Horregatik, uste du “asko kostako zaigula irabaztea”. Etxeberriak “berdintasun handia” sumatzen du D taldean. “Edonork irabaz diezaioke edozeini, talde indartsuak gara denok, eta oso kontzentratuta egon behar dugu partida guztietan”, esan du. Igandeari begira, bere ustez, “defentsa funtsezkoa izango da, kanpoko jaurtiketa eta pibotea kontrolatu behar ditugu”. “Erasoan ondo ari gara” gehitu du. Azkenik, igandean (18:00etan) joateko deia egin die zaleei. “Asko nabaritzen da Gascatik jaso genuen babesa, eta partida honetan ere behar dugu”.

Tomislav Cindric eta Robert Gonzurek kroaziarrek zuzenduko dute partida, eta EHFko ordezkaria Leopold Kalin eslvoetarra izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores