Hamar goleko aldea zuen super amara Bera Berak eta baliatu egin ditu, izan ere, galdu egin du Motive.co Gijónen aurka (30-31) gaur arratsaldean Josean Gascan, play-offetako final-laurdenetako itzuleran. Ondorioz, Atticgo BM Elche izango du aurkari finalerdietan, Conservas Orbe Rubensa Porriño gainditu duena berriro (25-21).
Super amara Bera Bera Josean Gascara itzuliko da bihar (larunbata 18etan), non apirilaren 23an Málagan lortutako Erreginaren Kopa zaleei eskainiko die, playoffeko final-laurdenetako itzulera jokatzera. Horretarako Motive.co Gijón hartuko du 10 goleko tartea izanda, joanekoan (21-31) irabazi baitzuen.
Gipuzkoako Kopari helduko diote jubenil taldeek, Lacturale Bera Bera neskek La Salle hartuko dute Bidebietan larunbatean 20etan eta Herrería Bidebieta Bera Berako mutilek Donibane 16,10etan leku berean. Hortaz gain, igandean 10etan Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilen taldeak Amenabar izango du aurkari Bidebietan ere bai eta Yoldin 12,30etan infantil neskak Egiaren aurka arituko dira.
Espainiako Eskubaloi Federazioak Zilarrezko Mailara igotzeko antolatu diren sei sektoreetako egoitzak, ondorioz, Bera Berak aukera hori Palentzian izango du maiatzaren 12tik 14 bitartean.
Astelehenean Euskal Kopako finalak jokatu ziren Zarautzen, horien artean, senior mailakoa. Bera Berak Ameztoi Zarautz izan zuen aurrean Aritzbatalde kiroldegian baina zarauztarrak estu hartu ostean amore eman behar izan zuten. Orain, senior taldeak Zilarrezko mailarako igoera fasea prestatzen hasiko da, maiatzaren 12tik 14ra jokoan izango dena.