Harrobiko lau hitzordu baino ez daude programatuta asteburu honetarako. Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldeak Oñatin ekingo dio Kopako final jardunaldiari. Bi multzo daude, partidak 30 minutuak izango dira, batean donostiarraz gain, Saizar Usurbil eta Mecalbe Eibar Eskubaloia daude eta, bestean, Lana Aloña Mendi, Bidasoa-Irun eta Tolosa Eskubaloia.
Aste honetan super amara Bera Berak denboraldiari amaiera jarriko dio para sei jokalari oraindik selekzioekin arituko dira, izan ere Espainiak eta Argentinak konzentrazioak egingo dituzte ekainaren hasieran.
Barakaldon asteburuan ospaturiko igoera fasean, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete eta jubenil mutilak Euskal Ligan arituko dira datorren denboraldian. Fasea estua izan da, izan ere, hiru taldeek launa puntuak lortu dituzte. Hortaz, kadeteen emaitzak kontutan hartzen direnez, lehenengo partida izan zen erabakigarriena, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete taldeak Sima Corazonistas (36-37) gainditu zuen eta larunbatean jubenil taldeak Inmobiliaria Ezker Aldea Barakaldori irabazi zion, premiazko puntuak eskuratuz.
Atzo amaitu zen super amara Bera Berako denboraldi ofiziala, nahiz eta saio gutxi batzuk programatuta egon. Halere, atzoko partida agur sorta bihurtu zen, besteak beste, Cristina Polonio, Sara Gil eta Paula Arcos, datorren denboraldian super amara Bera Beran jarraituko ez duten jokalariak, euren eta klubaren erabakiz.
Super amara Bera Bera eta Atticgo BM Elche gaur arratsaldean Guerreras Iberdrola ligako finalaurrekoa hirugarren partidan erabakiko dute, Josean Gascan ospatuko dena (18,30etan) Alberto Murillo (andaluziarra) eta Yon Bustamante (nafarra) epaileek zuzenduko duten lehian.