Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Caja Rural Aula Valladolid gainditu zuen larunbatean (36-40), Huerta del Reyn jokatutako partidak gol kopuru marka hautsiz. 70 golek talde gipuzkoarrak 2019ko irailaren 15ean LK Zug talde suitzarraren aurka (31-45) Tolosan jokatu zen EHF Cup kanporaketako bigarren partidan emandako gol uholadea berdindu dute.

Denboraldi honetan super amara Bera Bera gol kopuru altuetan mugitzen ari da – ia 29 gol partidako-, halere, ez da ohikoa 40 golera iristea. Izan ere, 1.091 partida ofizialetan, 23 norgehiakoketan baino ez dira gipuzkoarrak kopuru horretara. Eta bi taldeen artean 70 goletara iristea edo gainditzea, zortzi aldiz bakarrik, horietatik hiru Europako txapelketetan. Hortaz, golak sartzen ere irabazten badakiela adierazten du.

Joan den larunbatera arte, gol gehien eman den Ligako partida bat aurkitzeko (864 partida jokatu dituzte orain arte), 2009ko martxoaren 19ra jo behar da, donostiarrek Mar Sagunto 40-34 gainditu baitzuten Bidebietan. Aurretik, 1997ko apirilaren 20an, Bera Berak Remudasi irabazi zion Telden, emaitza beragatik.

Eta Huerta del Reyn behar zuen. Izan ere, azken urteetan, hainbat aldiz gainditu dira 60 golak: 27-34 -apirilak 19, play-offetako joanekoa; 33-31, 22-23 denboraldian, 32-26, 18-19 denboraldian; eta 34-32, 17-18 denboraldian. Baita Donostian ere, aurreko denboraldian 42-23 edo 21-22an, 37-31.

Halere, gol kopuruz gain, garaipenari esker, super amara Bera Bera bigarren postuan kokatu da Costa del Sol Málagarekin berdinduta, Europa ziurtatzen duen lekua, alegia. Mecalia Atkético Guardés liderrak lau puntu gehiago ditu. Orain, Ligan, Atticgo BM Elche hartuko du asteazkenean Gascan eta Norvegia eta Paris artean ageri da Málagako lehia, otsailaren 12an, ligako sailkapenean guztiz erabakiorra, hain zuzen.  

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores