(Larunbata 13 - 19:00tan - J.A.Gaska polikiroldegia)
Plusfrec Lleida taldea joku azkar eta presio haundiko defentsa bat egiten duen taldea da. Nahiz eta 11.postuan aurkitzen den taldea izan, bere jokua oso deserosoa da eta edozein taldeeri partidua korapilatzeko gai dira.
Jokalari aipagarrienak hauek dira: Yuliya Tyaglay (Ucraniarra) eta Mariko Komatsu (Korearra), eta Nuria Ramon (lateral ezkertia), Jasmina Berenguer (zentrala) eta Estel Gatell (pibotea) jokalari nazionalak.
Partiduko epaileak Andaluziako Fernández Perez eta Garcia Rodriguez jaunak izango dira.
Garaipen berri honekin donostiakoak sailkapeneko lider bezala jarraitzen dute partidurik galdu gabe. Partidua espero zena baino errazagoa izan zen, eta atsedenerako lortu zuten abantaila funtsezkoa izan zen, 8-18 emaitzarekin.Bigarren zatia ere lehenengoaren antzekoa izan zen, jokalari guztien jokabidea azpimarratuz. Golegileak hauek izan ziren: Suarez 8, Pires 6, Perez 5, Cercadillo 5, Curto 4, Otero 3, Pedrera 1
Partidua lehen zatian erabakia geratu zen 2-22 erabateko emaitzarekin eta bigarren zatia konpromezu hutsa izan zen,entrenatzaileak ez oizko jokalariak kantxaratzeko aukeraz baliatu zen. Garaipen berri honekin sailkapeneko lider bezala jarraitzen dute. Golegileak hauek izan ziren: Lazcoz 13, Elgarresta 7, Citu 5, Eizaguirre 2, Silva 1, Gonzalez 1, Valle 1
Sestaoko talde jubenila sailkapeneko azken postuan aurkitzen da partidurik irabazi gabe, beraz donostiakoak lider bezala jarraitzeko garaipena lortu beharko dute. Partidua igandean 10.00etan izango da.
Donostiakoak partidu zaila jokatu behar dute Sestaon, igandean 12:00tan. Liderraren aurka jokatzen dute, denboraldi guztian zehar talde indartsu eta gogorra dela egiaztatu duen taldea da eta maila ondo ezagutzen duten jokalari beteranoz osaturiko taldea ere.