Akaba Bera Berak ezin izan zuen bere lehen partiduan punturik lortu.
Azken denboralditan bezala, Vicar Goya taldeak bere etxean talde indartsua dela azaldu zuen. Vicar taldearen defentsa irekiak eta Delia Dumitru atezainaren asmatzeak, Akabaren erasoa korapilatu zuten.
Atsedenerako emaitza 11-9 izan zen.
Akaba taldeko goleagilea Dagmara izan zen, 7 golekin.
Irailaren 15ean, Castro Urdiales-en, AKABA BERA BERAk Ciudad de Castro Urdiales tornean parte hartuko du.Hauek, Almerian aste buru honetan bertan hasten den liga aurretik Akabak jokatuko dituen azken lagunarteko partiduak izango dira.Torneo honetarako partiduak eta hauen ordutegiak hauek dira:19tan AKABA BERA BERA-BETI ONAK. 19,30tan PROMOCIONES PARAÍSO-BETI ONAK. Eta 20tan PROMOCIONES PARAÍSO-AKABA BERA BERA.
Esme, lehen aldia al da olinpiadetara joan zarela?
Bai, berezko merituak direla eta, lehendabiziko aldia izan da honako hau. Aurretik, Bartzelona 92an, herri antolatzailea izateagatik egon nintzen. Atenasen lehen aldiz, eskubaloi femeninoak olinpiadetan egotea lortu du.
Nolako oroitzapenak geratu zaizkizu Atenasen egon ondoren?
Oroitzapen hoberena giroarena da. Jende guztia euforikoa zegoen han egote hutsagatik eta hori transmititu egiten zen. Medaila bat, bi edo hiru irabazitako jendea ikusten zenuen inguruan eta horrek euforia transmititzen zuen.
Hura munduko mapa bezalakoa zen. Apartamentu blokeetan ginen, hiru pisutakoak, herriak eta kirolak denak nahasturik. Oso polita zen giroa.
Nolakoa izan da emakumeen eskubaloi taldearekin erlazioa?
Taldean, elkarbizitza eta giroa oso ona izan da. Kirolaren mailari dagokionean, ez dugu jolastu jolas dezakegun mailan, baina giroa oso ona izan da.
Erakutsitako kirol mailaren inguruan zer komentatuko zenuke?
Olinpiaden aurretik lortu genuen maila ez dugu erakutsi. Lortua genuen mailarekin eta zorte pixka batekin, izan ere Olinpiadetan zorteak eragin handia du, medailak lortzeko borrokatzeko aukera bagenuen. Aldiz, ez dugu hain ongi jokatu eta medailak lortzeko borrokatzeko puntuan egon gara.
Zapore txarra geratzen zaizu ahoan, hobeto egin ez dugulako. Olinpiadak pertsona askorentzat behin bakarrik gertatzen baitira bizitzan. Bi hilabete elkarrekin igaro ditugu eta lagun handiak egin ditugu.
Bueltan, nola aurkitu duzu Bera Bera?
Gogo handia nuen beraiekin jolasteko. Bai, oso ondo egon naiz han, oso gustura, baina hau nire ekipoa da eta hemen da benetan jokatzen disfrutatzen dudan lekua. Jokalari batzuk betidanik ezagutzen ditut eta ekipoa nola zegoen, forman zeuden ikusi nahi nuen eta oso pozik nago hemen egoteaz. Eta bai, forman daude!
Irailaren 3, 4 eta 5ean AKABA BERA BERAk FEMINA CUP 2004 Challenge André LEDUC txapelketa jokatuko du Ailly eta Abbeville-n.
Txapelketa honetan parte hartzen duten taldeak hurrengoak dira:
CETATE DEVA (Errumania), LE HAVRE, SA MERIGNAC, DeHAAG (Holanda) , FLEURY LES AUBRAIS eta AKABA BERA BERA.
Denboraldi honetarako ezarritako helburuak lortu ondoren, laugarren postua eta Europako txapelketarako sailkapena lortuaz, Akaba Bera Berak agur esan dio denboraldiari hurrengo denboraldirako aldaketa haundiekin. Jose Luis Villanueva entrenatzailea Alacanteko eta Goi Mailara igo berri den Torrevieja taldera joango da, ,Eli Pinedo eta Nely Carla Valentziako Ferrobus Mislata taldean jokatuko dute,Monica Nedelciu Plusfrec Lleidara doa, Vanesa Albardias eta Yolanda Sevillanok ere taldea utziko dute eta hainbeste urte ondoren Amaia Ugartemendiak denboraldi honetan erretiratzea erabaki du. ZORTE ON GUZTIOI