Partidu bikain batean Bera Berak La Salle taldea biribiltasunarekin gainditu zuen. Nahiz eta aurka 24 gol jaso partiduak ez zituen arazorik eduki donostiakoentzat, atsedenerako partidua erabakita utzi zuten eta 14/23 emaitzarekin. Golegileak hauek izan ziren:Elgarresta 15, Artano 10, Citu 8, Silva 2, Valle 1, Eizagirre 1, Fernandez 1
Zailtasun gutxiko partidu bat izango zela pentsatuaz, azkenean oso korapilatsua bihurtu zen. Donostiakoak 55.minutu arte ez ziren markagailuan aurrretik jarri, eta azken momento arte alde txiki hau mantentzea lortu zuten. Atsedenera 11/7 aurkako emaitzarekin heldu ziren. Golegileak hauek izan ziren: Elgarresta 9, Otaegi 5, Otero 5, Lazcoz 3 eta Rodriguez 2
Jakina zen bezala partidu berdindu eta lehiatua izan zen Zarautzen jokatutakoa. Donostiakoak markagailua alde eraman zuten abantail minimoekin, baina azken emaitzaren zalantza ez zen azken minutu arte argitu. Atsedenera 7-9 emaitzarekin heldu ziren. Golegileak hauek izan ziren: Martinez 7, Cercadillo 2, Suarez 2, Pires 2, Otero 1, Pedrera 1, Perez 1. Aipatzekoa da alde osoak defentsan egindako lana.
Markagailuak azaltzen duen bezala, Akabako jokalariak partidu bikaina jokatu zuten eta partidua hasieratik bideratua utzi zuten (atsedenerako emaitza 18-12 zen).
Garaipen berri honen ondoren Akabak bere helburua lortu du, sailkapeneko laugarren postuan kokatu da, eta honek Erreginaren Kopako zozketan serie buru bezala sartzeko aukera ematen dio talde haundienetako batekin parekatzea sahiestuaz.
Aste buru honetan Akaba Bera Berakoak Reyes Carrere entrenatzaile oiarekin, orain BM.ALUCINE ALSER SAGUNTO taldeko aulkian, eta Eider Rubio,Akaba Bera Berako jokalari oiarekin aurrez aurre ikusiko dira.
Sagunto taldea sailkapeneko zazpigarren postuan aurkitzen da, postu honetan eta Erreginaren Kopa jokatuko duten zortzi taldeen artean mantentzeko helburuarekin.
Zornitza Koleva (Bulgariarra), Isabella Florian (Errumaniarra) eta Edina Kovacs ( Hungariarra), Eider Rubiorekin batera, talde honetako jokalari aipagarrienak dira.
Partiduko epaileak Merino Mori eta Moyano Prieto (Leon) jaunak izango dira.