Bera Berak Monovar harrigarriari egingo dio bisita
Arerio zuzenen aurka lortutako bi garaipenen ondoren, Bera Berak Bidebietako gotorlekua utzi du bihar 18:30etatik aurrera Monovar Urbacasasen kontra jokatzeko. Alakanteko taldea igo berria da, baina primeran ari da, eta gaur egun zazpigarren postuan dugu sailkapen nagusian.
Donostiarrak partidura joku maila altuarekin iritsiko dira, eta Sagunto eta Alicanteren kontra lortutako garaipenen ondoren moralez gainezka. Erronka etxean ematen ari diren maila kanpoan erakustea izango da.
Horretarako Reyes Karrerek ez du Alba Menendez izango. Zarauztar gazteak hernia diskala dauka, eta printzipioz denbora luze batez ezin izango da taldearekin aritu. Beste taldekide guztiak autobusez Alakantera bidean daude oraintxe.
Elda ondoan dagoen herri batean, Monovarren, Monovar Urbacasas taldea itxaroten ari da. Txapelketako izarretako bat ari dira izaten, maila harrigarria erakutsiz. Reyes Karrerek uste du “Ligako ustekabe nabarmenena dira. Denboraldi zoragarria ari dira egiten, Castro edo Leon bezalako taldeen aurretik egonda, teorikoki indartsuagoak direnak. Mailara segituan egokitu dira eta goruntza ari dira etengabe”.
Alakandarrak, Erreginaren Koparako sailkatuak, blokean dute euren bertute nagusia “partidu garrantzitsuetan bajak izan dituzte, euren jokalari on asko galdu dituzte, baina hala ere partidu horiek aurrera atera dituzte. Euren bertuterik onena talde lana da, blokea”. Hori dela eta, donostiarrak ezin dira konfiatu nahiz eta arerioak partidu honetarako euren goleatzailerik onena ez izan.
Bera Beraren helburua etxetik kanpo puntu gehiago ez alde egiten uztea da. Gipuzkoarren ahuldura bakarretakoa izaten ari da hau. Aldatzen ez bada, Reyes Karrerek gogoratzen du “indartsuak izango gara, baina ez horrenbeste”. Puntuak Donostiara ekartzeko kontzentrazio osoa beharko dute.
Donostiarrek humiltasunarengatik egiten dute apustu. Azken irteeran Vicar Goyarekin sufritu egin zuten, besteak beste. Etxetik kanpo puntu asko galdu dira, gauzak lanik egin gabe lortuko direla pentsatzeko. Itxakok eta Eldak ikusi dute aste honetan kalitatea ez dela nahikoa partiduak aurrera ateratzeko. Lana eta sakrifizioa dira jarraitu beharrako bidea.