Asteburu berri baten atarian, Bera Beraren harrobiko taldeak euren partiduetarako prestatzen ari dira. Batez ere seniorrak, izan ere euren ligako lehen partidua jokatuko baitute. Mutrikun izango da Jauja Akilaperen aurka, arratsaldeko 16:00etan.
Ez da hala ere aste bukaeraren interes puntu bakarra izango. Larunbatean gure taldeen jarduerak goiz hasiko dira. 9:15etan Usurbileko Oiardo Kiroldegian Infantilen A taldeak Udarregi A-ren aurka jokatuko du. Leku berdinean 10:15etan kasu honetan, bi talde hauen infantilak egongo dira aurrez aurre berriro, baina kasu honetan B taldeak izango dira.
Jada arratsaldean, kadeteen eta jubenilen txanda iritsiko da. Lehenengoek Bidebietan jokatuko dute Urolaren aurka 16:30etan, nagusiak jokatu baino lehen. Egia-Bera Bera jubenilen taldeak bestalde, bere partidua Donostiako Gasca Polikiroldegian ospatuko da, kasu honetan 18:00etan.
Bihar 19:00etan lehen mailako konpetizioa Bidebietako Polikiroldegira bueltatuko da, bi aste eta gero. Oraingoan ligako seigarren jardunaldia ospatuko da, non Bera Berak BM Alcobendas taldea jasoko duen. Etxekoak, sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko, garaipen berri bat lortzeko esperantzarekin irtengo dira.
Hala ere, ez dute erraza izango. Alcobendas oso talde indartsua da, eta aurten iazko tendentzia positiboari jarraipena ematen ari zaio. Orduan Bera Berak ezin izan zion ez etxean ez kanpoan irabazi. Aurten kalitatezko fitxaketak egin dituzte, eta besteak beste, Cleba Leon-en kantxa zailean garaipena lortu dute. Itxakok ere, izerdia bota behar izan zuen lehen jardunaldia talde madrildarra gainditzeko.
Bera Berak ere lan mordoa egin beharko du. Hirugarren sailkapen nagusian, donostiarrek lan ona egin dute astean zehar entrenamenduetan. Emaitza onek lasaitasuna ematen dute, eta jokalariak oso zentratuak egon dira. Partidu honetarako Anna Punko izango da baja bakarra. Pibot-a pixkanaka bere lesioaz hobetzen doa, baina oraindik ez dago taldearekin aritzeko moduan.
Pasa den asteburua benetan bikaina izan da gure harrobiko taldeentzat, izan ere, denek euren partiduak irabazi dituzte: infantilek, kadeteek, jubenilek eta seniorrek. Hauek Zarautz aurkako lagunartekoa jokatu zuten.
Infantiletako bi taldeek euren ibilbidea hasi zuten ligan, eta ezin hobeto ekin zioten, biek irabazi baitzuten. Bidebietan jokaturiko partiduetan, A taldeak 9-5 irabazi zion Ereintzari, eta B taldekoak berdina egin zuten Urnietakoren aurka, kasu honetan 23-21eko markagailuarekin.
Kadeteek eta jubenilek etxetik kanpo jokatu zuten euren ligetako hirugarren partiduak, baina hau ez zen arazo izan puntuak Donostiara etortzeko. Kadeteek Elgoibarri 22-30 irabazi zioten, eta jubenilek 16-24 Bergara-Soraluze-ri.
Bukatzeko, senior taldeak Bidebietan lagunarteko partidu bat jokatu zuen, eta hau ere Bera Berakoek eraman zuten. Zarautzi 29-25 irabazi zioten. Horrela aste bukaera ezinhobea burutu dute talde guztiek. Aupa Bera Bera!
Aste bukaera berria Bera Beraren harrobiko taldeentzat. Oraingoan, kadete eta jubenilez gain, beren hirugarren jardunaldia jokatuko dutenak, infantilek euren ligari hasiera emango diote.
Gazteenak izango dira hain justu asteburuari hasiera emango diotenak Bidebietan. Larunbatean 12:30tan, infantilak Ereintza C-ren aurka arituko dira. Ez da egunean Bidebietan jokatuko den lehia bakarra, izan ere, arratsaldeko 17:30tan seniorrek Zarautzen aurka lagunarteko partidu bat jokatuko dute.
Beste bi taldeak larunbat arratsaldean arituko dira baita ere, baina etxetik kanpo. Jubenilak Bergara-Soraluze taldea izango dute aurrez-aurre 16:30tan, Bergaran jokatuko den partiduan. Handik gertu, Elgoibarren, kadeteek IMH Elgoibar izango dute aurrez aurre 17:30tan.
Bera Berak puntu bat ekarri du Leonetik, eta gertatu dena ikusita, oso zapore ona dauka. Oso partidu gogorra izan da, non donostiarrek abantaila politak izan dituzten partiduan zehar. Baina arbitroek hegoak eman dizkiete etxeko taldeari, eta gure neskek grina eta urguilua atera behar izan dituzte puntu zoragarri bat eskuratzeko.
Bera Bera oso ondo atera da partidura, eta nahiz eta markagailuan zuloa egitea kostatu zaion, lehen zatiaren erdialdean lortu zuen hori. Sentsazioak onak ziren, eta taldearen lana bikaina. Honek bere saria izan du bigarren zatiaren hastapenean. Orduan donostiarrek partiduko abantailarik handiena lortu dute (4 goleko errenta).
Baina orduan arbitroak azaldu dira. Bera Beraren jokoa moztu egin dute erasoan falta mordoa pitatuz. Gure arean ordea, pitatzeko modua oso desberdina izan da. Leoneko taldeak erreakzionatu egin du epaileen laguntzarekin, eta partiduaren azken zatian aurretik jarri dira.
Baina gipuzkoarrak, euren urguiluan zaurituak, duten onena atera dute enpatea lortzeko. Gertatu dena ikusita, lorpen handia da. Pena da kontrolatuta zegoen partidu bat kirol kantxatik at dauden faktoreengatik alde egitea, baina puntu bat oso emaitza ona da Leon bezalako kantxa zail batean.
Cleba Leon: 28
Zazpikoa: Gonzalez, Gracia(4), Ubillos, Caño(3), Mendez, Engelmo, Araujo(4), Aiza, Cembranos, Rodriguez(3), Sales(2), Allafune(7), Benzal(5)
Kanporaketak: Caño(1), Sales(2), Benzal(1)
BBB: 28
Zazpikoa: Obein, Carvalho, Rubio(1), Cuña(4), Menendez, Altuna(4), Agirre(6), Ziarsolo(5). Tomasevic, Melinda, Campa(1), Fernandez(7)
Kanporaketak: Carvalho(1), Ziarsolo(1), Campa(2)
Partzialak: 3-2, 5-6, 8-8, 10-11, 11-13, 13-15, 15-16, 17-21, 19-22, 22-23, 25-25, 28-28
Epaileak: Garcia Rodriguez y Fernandez Perez.