Bera Berak Itxakori ligan irabazi dio zazpi urte eta gero (31-21)
Bera Bera Eskubaloiak gaur arratsaldean Bidebietan ligako bigarren garaipena eskuratu du (31-21) Itxakoren aurrean joku traketsa egin arren. Superkopan aise menperatu zuen arerioa ia zortzi urte eta gero gainditzea lortu dute donostiarrek.
Bera Bera oso fin hasi zen erasoan. Ia jaurtiketa guztiak golak ziren aurreneko minutuetan eta horrela markagailuak 4-1 eta 5-2 adierazten zuen. Hortik aurrera Bera Bera lasaitu omen da. Itxako, Jimenezen bitartez eta, ondore, Vero do Carnorekin gerturatu ziren 9-7.
Reyes Carrerek defentsa aldatu zuen. Eider Rubio eta beranduago Eli Pinedo aurrean jarri zituen. Bera Bera intentsitatez aritu zen defentsan baina erasoan baloiak galdu zituen. Horrela, atsedenaldian 14-10.
Bigarren zatian, partida ez da gehiegi aldatu. Bi taldeen akatsen erruz markagailuan aldea ez da zabaldu. Itxakok lau goletara jarraitzen zuen 44. minutuan, halere Ederra eta Pinedoren golei esker partida bertan erabakita gelditu da.
Hortik aurrera, Itxakok hiru gol besterik ez ditu lortu. Bera Bera 6-0 defentsara itzuli da eta partida itzali egin da. Lehenengo jardunaldian gol batek lidergoa eman zion Bera Berari, gaur Alcobendasek eta Elchek aurrera hartu diete donostiarrei.
Asteartean hurrengo partida. Bera Berak Kukullaga hartuko du 19,30etan, irailaren 22 eta 23an Champions Leagueri ekingo dio eta.
Bera Bera 31, Itxako 21
Bera Bera 31 (14+17): Zoqbi, Altuna (2), Rubio (5, 2p), Dunay (1), Ederra (5), Elorza (3) y Ziarsolo (2) –titularra- Pinedo (5), Menéndez (1), Cuña (5, 1p), Castro (1) eta Núñez (1).
Asfi Itxako Navarra 21 (10+11): Serrano, Badea (2), Alina (4), Sifuenes (1), Barrios (4), Vera do Carno (5), Lidia Jiménez (4, 1p) –titularra- Arrechea, Saray Urdiain, Maestro (p.s.) Tornero eta Flores (1).
Epaileak: Efén Muñoz eta Julio Posada (Madrid)
Kanporatuak: Castro, Menédez, Cuña eta Ederra Bera Beratik, Alina, Barrios, Do Carno eta Badea Itxakotik.
Partzialak: 4-1,6-3, 8-5, 10-7, 12-8,14-10 –atsedenaldia- 18-13, 21-16, 24-18, 27-20, 29-21 eta 31-21.