Haizea Urretabizkaiaren presentziarekin, Espainiako selekzioak bosgarren postua lortu du Bordelen ospatutako Munduko Txapelketa Unibertsitarioan. Finalean Frantziaren Herbehereak gainditu zituen (42-28).
Joseba Rodríguez ‘Jaito 'ren zuzendaritzapean, Espainiak lehen fase ona burutu zuen Alemania (21-18), Brasil (24-20) eta Txekia (26-25) mendean hartuta, baina ezin izan zuen Polonia gainditu final-laurdenetako erabakigarrian (31-26). Bosgarren izateko, Estatuko selekzioak Brasili (27-20) eta Txinari (36-22) irabazi zien.
Fonkeng, Junior mailako mundialean
Bestetik, Txinako Munduko junior mailako txapelketan, Espainiak main round delakoari ekingo dio gaurtik, eta bertan da Kelly Fonkeng pibota nafarra, datorren denboraldian super amara Bera Berarekin arituko dena.































