
Bihar, Gascan, Occident partidan, super amara Bera Berak Atticgo Elx eta Costa del Sol Malaga Liga Erregularreko lehen posturako lehian estutzen jarraitzea du helburu. Horretarako Motive.co Gijón gainditu beharko du, Rocasari irabaztetik datorrena. (18etan, Beatriz del Valle eta Patricia del Valle, andaluziarrak).

Bera Bera Eskubaloiko harrobio talde guztiek izango dituzte hitzorduak asteburu honetan eta harrigarria bada ere, lehen taldeak bezala, bat izan ezik Donostian jokatuko dituzte, hamar guztira.

Motive.co Gijónen aurkako partidaren ondoren, Guerreras Iberdrola ligak geldialdi berri bat izango du, selekzioei utzitako astea dela eta, Espainiako junior eta senior taldeei eta Brasili eragiten diena. Ondorioz, super amara Bera Berako lau jokalari deitu dituzte hautatzaileek.