Programa honen bitartez, mugimenduak murriztuta dituzten pertsonei, ezintasunagatik nahiz adinagatik, eguzkiaz eta itsasoaz berdintasunean gozatzeko aukera izango dute, langile prestautekin eta hainbat baliabideei esker. Hondarribiko hondartzan asteartetik abian jarri zena abuztuaren 31ra arte luzatuko da egitasmoa.
Gipuzkoako Kirol egokituen Federazioa
EHFk egindako distribuzioaren arabera, 18 taldek bigarren txandari ekingo diote urrian (joanekoa, 18-19 eta itzulera, 25-26). Txanda honetatik aterako diren bederatzi taldeak beste zazpi taldeekin bat eginda 16 talde onenen aurka lehiatuko dira –horien artean, Bera Bera-, EHFk azkeneneko hiru denboraldietan hartutako puntu kopuruaz osaturiko ranking baten arabera.
Datorren asteartean, uztailak 22, Vienan aurreneko zozketa burutuko da, bigarren eta hirugarren txanda zehazturik geldituko direnak, hau da, Bera Berak jakingo du ze kanporaketatik aterako den bere aurkaria, azaroaren 15-16an eta 22-23an ospatuko dena.
Debutean, Bera Berak saihestuko ditu, besteak beste, Lada Togliatti – EHFko egungo txapelduna- Rostov eta Astrakhanochka, Danimarkako Team Esbjerg, Errumaniako ASC Corona Brasov, Issy Paris, Alemaniako Buxtehuder eta Bayer Leverkusen eta Rocasa kanariarra.
2009-10 eta 2010-11 denboraldietan Itxako taldeko plantillan izan zen lizarratarra. Horren ostean, La Riojako Sporting taldean aritu zen bi denboralditan, non Silvia Ederrarekin topo egin zuen. Halere, Chema Vives orduan Itxakoko entrenatzaileak deituta, bere herriko taldera itzuli zen 2013ko apirilean Ligako azkeneko bost partidak jokatzeko.
Amaia Azanzaren ekarpenarekin, lehiaketako azken hilabetean, Itxakok mailari eutsi zion nahiz eta handik hilabetera ohorezko maila jokatzeari uko egin.
Horrela, Amaia Azanza Atarrabiako Beti Onak taldera abiatu zen, zilarrezko mailan multzoko lidergoa eskuratu duena aurten eta ohorezko mailara igotzeko fasean ezin izan zuen Granollers taldearen gainditu. Kataluniarren - ohorezko mailara igotzea lortu zuten ostean- aurkako partidan nafarrek 23-25 galdu zuten eta Amaia Azanzak sei gol sartu zituen.
Lizarrako ezkerrak Espainiako selekzioarekin jubenil eta junior mailako internazionala izan zen.
Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Aitor Etxabururen ustez, “gaztea izan arren, eskarmentua du eta bere beso hedadurarekin -1,75 m. neurtzen du- eskuin aldean lagunduko digu albokoan nahiz hegalean; defentsan eta erasoan”. Horrela, Anna Punko taldea utzi zuenetik (2012ko maiatza), Bera Berak berriro ere jokalari ezkerra du lehenengo lerroan.
Garikoitz Garagarza, bigarren entrenatzailea
Bestetik, Gaikoitz Garagarza izango da lehenengo plantillako bigarren entrenatzailea. Abuztuan 34 urte beteko dituen irundarra Orion bizi da eta eginkizun hori Bidasoan 2007-08 denboraldian Aitor Etxaburu taldea zuzentzen ari zela bete zuen. Horren ostean 2009-10 denboraldian Zarauzko emakumeezkoen taldea entrenatu zuen zilarrezko mailan, Zarautzen bertan batzorde teknikoan, alebin eta infantil mailako teknifikazioetan jardun zen eta egun Euskadiko selekzioko emakumeezkoen kadete taldeko hautatzailea da. Argazkian (Juan Antonio Garaikoetxea): Amaia Azanza Bidebietan Beti Onak taldearekin jokatu zuen lagunartekoan.