Ligako txapeldun gisa, donostiarrek Europako goreneko txapelketan aritzeko aukera zuen. Halere, Champions Leaguearen antolaketak eragiten dituzten gastuak egun jasaezinak direnez, Bera Berak bertan lehiatzeari uko egin zion. Championsen ez bezala, EHF Cupen ez da derrigorrezkoa eskubaloi marradunak bakarrik duen pista batean jokatzea, azken txandara arte telebistari dagokion exijentziak ezta ere. Azkeneko urtetan bezala, Bera Berak ‘Euskadi – Basque Country’ marka eramango du bere kamisetan.
1993an Errekopan debuta egin zuenetik, birritan baino ez du huts egin Bera Berak Europan, EHF, Errekopa –Cup Winners’ Cup-, City Cup eta Champions League aritu delarik. Europako goreneko txapelketako multzoen fasean jokatzeaz gain, Bera Beraren lorpenik handiena 2008ko Errekopako finalerdiak dira, Errumaniako Brasov taldearen aurka jokatu zituenak.
Teorian, EHFko hirugarren txandan lehian sartuko litzateke Bera Bera, hau da, azaroan, joaneko partidan 15 edo 16an eta itzulera, 22 edo 23an.
Horrela, Verónica Valverderen jokalariak multzoko aurrenak dira eta laugarren sailkatua izango dute aurkari final-erdietan, antza, Portugaleko Didaxis bi aldiz gainditu duten taldea. Beste finalerdietan Holandako selekzioa eta andaluziako Pink FBB taldea izango dira aurrez aurre larunbatean bertan finala jokatzeko txartela lortu nahian.
Verónica Valverderen jokalariek Atlético Malagueño, Pink FFB Team, Portugaleko Didaxis eta Holandako selekzioarekin egingo dute topo. Donostiarrek bihar holandarrak izango dute aurkari goizeko 11etan eta 17etan Pink FFB taldea. Asteazkenen, 12etan, Didaxis izango dute aurrean eta 18etan Atlético Malagueño; ostegunean, berriz, 10etan Holandako selekzioa berriro ere eta 12etan, Didaxis. Eta ostiralean, 10etan Pink FFB taldea izango da aurkaria eta 13etan Atlético Malagueño.
Partidek 20 minutuko bi zati izango dituzte. Zorte on eta disfrutatu!