
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Montse Puchek jokalariei eta bide batez zaletuari mezu bat helarazi nahi izan du. Bere ustez aurrean “partida zaila dugu” alde batetik, Europako lehiaketatik ligara pasatzea kostata egiten dugu eta bestetik, aurkaria goian egon nahi du”. Bidebietak hartuko du larunbatean 18etan norgehiagoka (Macías eta Ruíz, Andaluzia).

Lehengo asteartean Kontadoresen, Bera Bera Eskubaloiko arduradunek gurasoekin bilera informatiboa burutu zuten, non beharrezkoa diren datuak emateaz gain (arauak, kuotak, funtzionamentua) gazteekin erabiltzen den metodologiaren berri eman zuten.

SUPER AMARA Bera Berako jokalariek Donostian, Pasaian eta Errenterian kokaturik egon den Birziklik standera egin zuten bisita Trintxerpera Turkiara EHKo kanporaketa jokatu aurretik.

Kadete mailako neska taldeek izango zuten lehiaketa asteburuan. Bera Bera urdina taldeak galdu zituen biak, Lacturale Bera Berak, aldiz, lau norgehiagoka irabazi dituen talde bakarra da, ondorioz, multzoko liderra da.