
Larunbata egun berezia izan zen Elene Vázquezentzat. Bera Bera harrobiko maila guztietatik igarota, izan ere, eskolan hasi eta infantil, kadete, jubenil eta seniorretan ere jokatuta, Guerreras Iberdrola Iigan aritu zen KH7 BM Granollersekin.

SUPER AMARA Bera Berako golegile nagusiena da aurtengo denboraldian baina larunbatean Silvia Arderís zentralak taldeko zuzendari gisa lan bikaina egin zuen, erabakiorra KH7 BM Granollers taldearen aurkako garaipenan.

Emakumezkoen eskubaloiko Guerreras Iberdrola Ligaren zortzigarren jardunaldiak SUPER AMARA Bera Bera bigarren postuan bakarrik utzi du, partida guztiak irabazi dituen Rocasa lider sendoaren atzetik.