
Aurtengo plantillak jasan dituen aldaketen ondorioa da gol gehiago ematen direla SUPER AMARA Bera Berak 2017-18 denboraldiko partidetan. Orain arte hamar jokatu ditu –Ligako sei eta EHFko lau- eta ia 30 gol sartu ditu batez beste eta ia 25 jaso.

Asteburuan jokaturiko hamaika partidetatik Bera Berako harrobiak sei irabazi ditu: jubenil eta kadete mailako Lacturale Bera Bera taldeek guztiak irabazi dituztenak.

SUPER AMARA Bera Berak partida borobila osatu du gaur arratsaldean Bidebietan, hasieratik amaiera arte Mavi Nuevas Tecnologías gainditu duena defentsa, atezain, kontraeraso eta joku posizionala bikainak erabiliz, orain arte Puchek erabilitako talde anitza tarteko.