Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak urrats garrantzitsua eman du gaur erronka historikoa lortze aldera, EHF Cupeko multzoen fasean aurreneko aldiz egoteko, alegia, Dunaújvároseko Sport Hallean erakustaldia eman ostean DKKA gainditzeko (18-26, 11-12 atsedenaldian). Halere, datorren Gascan berretsi beharko da kanporaketa, igandean azaroaren 18an (12 etan).

Zozketatik SUPER AMARA Bera Berak R3an gainditzeko aukerak ikusi izan ditu, Dunaújváros iaz Hungariako ligako laugarrena izan arren –Györi da Txapeldunen ligako irabazlea- eta kalitate handiko jokalariak ditu. Baina gipuzkoarrak, hasieratik, lehenengo lerroko baloi zirkulazioa eteteko gai izan dira, Dunaújváros etsipenean erori den arte.

Imanol Álvarezek defentsan intentsitatea eskatu du, jakinda Europan epaileek kontaktua gehiago uzten dutela, eta erasoan, pazientzia. Eta jokalariek bikain plazaratu dute ideia, nahiz eta Karsten, Menéndez eta Arruda nabarmendu dira, talde osoak burutu du defentsako lan itzela, EHF Cupeko multzoen fasean parte hartzeko merezi duela, hau da, Europako bigarren lehiaketaren 16 talde onenen artean.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak defentsa erdiko jokalariei zuten betebeharra azpimarratu die. Sans, Terés, Menéndez eta Karsten horma sendo bat osatu dute Hungariarren lehenengo lerroarentzat. Szalai zentrala eta talde honen gidariak baino ez zituen hutsuneak aurkitzen eta hori albiste ona zen, Szekerczés eta Ferenczy behin eta berriz urdinez jantzitako norbait aurkitzen baitzuten eta, ostean, Renata Arruda agertu da bederatzigarren minututik aurrera bertako publikoaren harridurarako.

Eta erasoan, esan bezala, pazientzia, baloia alde batetik bestera mugituta hutsuneak sortzen zituelako Dunaújvárosen defentsan, ondo aprobetxatu dituztenak Menéndezek eta, batez ere, Karstenek. Hortaz, partida hasieran parekotasuna nagusi eta 10. minutuan SUPER AMARA  aurreti jarri da argentinarraren bidez. Arrudak Karstenekin bat egin du Dunaújvárosek partida gelditu du. Szekerczés kendu dute, Klujber hegalariak lekua utzi dio Grosch jokalariari eta SUPER AMARAk Tomasevic atezainarekin topo egin du eta baloiak galdu dituenez hungariarrek 4-0 partziala lortu dute Menéndezen kanporaketa medio.

Halere, SUPER AMARAk ideia berarekin jarraitu du, Arderiusek Arrojeria ordezkatu du gidaritzan, Menéndezek –harrigarri bere partida- penaltia lortu du Cardosok gola bihutuz eta Karstenek (7) eta zarauztarrak (4) hamaika gol egin dituzte lehenengo zatian (11-12).

Bigarren zati hasieran akatsak eman dira bi aldeetan baina Menéndezek eta Da Silvak, kontraerasoan, tarte garrantzitsua ireki dute. Arrudaren geldiketa itzelak egin ditu, Ferenczy jokalariari bat aho zabalik utzi ditu zalegoak eta Cardosok eta Karstenek abantaila zabaldu dute (45’: 13-19).

Baina gipuzkoarrek gehiago nahi izan dute. Defentsak lapurtutako baloiak korrika egiteko aukera eman die, Arrojeriak eta Da Silvak tartea zortzi goletara eraman dutelarik. László György entrenatzailea gauzak aldatzen saiatu da, pibotea, alboko jokalaria baina ez zaio ondo atera. SUPER AMARA Bera Berak ere bolada txarrarekin bat egin du eta Imanol Álvarezek partida gelditu du. Menéndezek gola sartu du, Dunaújvárosek pistako zazpi jokalari sartu ditu baina azken minutuetan golak eman dira alde batean eta bestean.

SUPER AMARA Bera Berak garaipena dastatu nahi du eta kanporaketa berretsi datorren igandean Gascan (12etan), EHF Cupeko multzoen fasea jokatzeko erronka historiokoa dela eta oraindik lortu ez dena.

Fitxa: DKKA Dunaújváros 18, SUPER AMARA Bera Bera 26

DKKA Dunaújváros 18 (11+7): Tomasevic, Klujber (3), Szekerczés (1), Sirian, Szalai (6), Ferenczy (1) eta Kazai (3) –titular- Nick, Cifra, Grosch (2), Dombi (1), Bouti, Mihaly, Jovovic, Molnar (1) eta Csapo (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 26 (12+18): Arruda, Cardoso (4), Menéndez (8), Terés, Sans, Karsten (10) eta Da Silva (3) –titular- Arrojeria (1), Arderius, Ezkurdia, Berasategi, Camejo eta Castellanos (o.a.)

Epaileak: Dzmitry Nabokau eta Siarhei Kulik (Bielorrusia). EHFko delegatua: Kyriakos Kaplanis (Txipre)

Kanporatuak: Cifra Dunaújvárosetik eta Menéndez, Terés, Arrojeria Super Amaratik

Partzialak: 2-2, 4-5, 5-5, 6-7, 9-8, 11-12 –atsedenaldia- 12-14, 13-16, 13-19, 14-21, 17-24 eta 18-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores