Bera Bera

Select your language

Donostiako IDK Gipuzkoa, Delteco GBC, Super Amara Bera Bera eta CHH Txuri-Urdin IHT klubek gaur goizean La Perlako Burguer Terrezan egitasmo berritzailea aurkeztu dute, hortaz klub horien bazkideek besteen partidak dohain ikusteko aukera izango dute. ‘Elkarrekin gehiago gara’ izeneko egitasmoaren honen bidez talde bateko bazkide batek denboraldian zehar beste gainontzeko taldeen bi norgehiagoka dohain ikusteko parada izango dute.

Gure kasuan, IDK Gipuzkoako, Delteco GBCko eta Txuri-Urdineko bazkideek bina partidan izateko aukera izango lituzkete. Horretarako web orrialdean formularioa ikusgai jarriko du klubek denboraldiko jardunaldia aukeratze aldera. Egitasmoak Ligako partidetara mugitzen bada ere, Super Amara Bera Berak igandean (12etan) Gascan Europako kanporaketari begira IDK Gipuzkoa, Delteco GBC eta Txuri-Urdineko bazkideei eskaintza berezia egin nahi die, 10 euro ordaindu beharrean sarrerak bost eurotan jarriz, Bera Berako abonatu gisa hartuta besteak.  

Aurkezpenean egondako presidenteak pozik agertu dira elkarrekin martxan jarritako egitasmo honekin. “Hirian nobedade garrantzitsua da. Donostian elite mailako talde ugari daude eta partidetara joateko irrikan dauden pertsonak ere daude baina zaila da guztion abonamendua ateratzea. Klubeei lagunduko digula uste dut eta zalegoentzat oso positiboa da” azpimarratu du Nekane Arzallus, Delteco GBC presidenteak.

“Emakumezkoen kirolean bakarrik goi mailako elitean diren talde ugari ditugu Donostian eta, gizonezkoenak ere gehitu behar ditugu. Honek haurnasketarako beta ematen digu: teorian arazoa dena aukeran bihurtu, alegia. Etorkizunean ere beste talde batzuk bat egin dezakete egitasmo honekin baina ideia da kanpainak egitea zalegoak biltze aldera eta beste kirolekin gozatzeko aukera ematea. Umeek kirol ugari egiten dituzten moduan, pertsona helduak direnean kirol anitzen zaleak bihurtzea da ideia” adierazi du Carmen Muguruzak.

Hortaz gain, lau presidenteek klub gehiago egitasmoarekin bat egitea gustora hartuko lukete eta “enpresak edo instituzioek” egitasmoari izena emateko ere bai.

Nekane Arzallusek azpimarratu du klubek “denbora asko daramagu hau guztiaz hitz egiten, denok zaleen babesa behar dugulako. Jende gehiago nahi dugu pabeloietan. Garrantzitsua da kluben arteko bateratze irudi hau”. Carmen Muguruzak “elkarrekin gauza gehiago lor ditzakegu, beste arloetara zabaldu dezakeguna. Sarrerak kobratzea baino zalegoak areagotzea da orain lehentasuna”.

‘Elkarrekin gehiago gara’ egitasmoa indarrez hasiko da. Izan ere, Txuri-Urdinek larunbatean Jaca hartuko du (21.45etan) eta Super Amara Bera Berak EHFko Cupeko kanporaketako itzulera partidari helduko dio Gascan igandean 12etan. IDK Gipuzkoaren hurrengo partida Gascan abenduaren 1ean izango da Araskiren aurka (18etan) eta Delteco GBCk abenduaren 8an UCAM Murcia hartuko du (20.30etan). Kluben lana errazte aldera, presidenteek asteazkenetan 13etan sarrerak eskatzeko epea jarri dute. Halere, asteburu honi begira ostiraleraino (13ak arte) zabaldu da epea.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores