Bera Bera

Select your language

Hungarian lortutako garaipenak sortu duen oihartzuna oraindik itzali ez denean, igandean (12etan) Gascan multzoen fasera sailkapen berretsi nahi du baina EHF Cup alde batera utzita, Imanol Álvarezen jokalariak Carruseko partida exijentea prestatzen ari dira (osteguna, 20,30etan)

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak komunikabideen esanetara izan da. Taldeak ostegunean Alacantera egingo di bidaia goizean Loiutik eta Elche Mustang izango du aurrean 20,30etatik aurrera. “Elcheko beti da partida konpliatua, berdin dio nola dagoen sailkapenean, are gehiago orain bolada onean datorrela” adierazi du Imanol Álvarezek. “Jokalariek badakite nora goazen eta zer nolako partida espero dugun, hortaz, norgehiagokak duen garrantziaz jabe dira”. Elche Mustang “talde ona da, jokalari onak dira, gazteak, harrobikoak eta entrenatzaile on batekin, ziur nago tranparen bat prest duela”.

Musons baja delarik, Elche Mustangen golegile nagusienak dira Laura Hernández eta Jennifer Gutiérrez, biak ligako bost golegile nagusien artean, partidako ia sei gol sartuta. Bera Berako jokalari ohi Ana Martínez da taldea zuzentzen duena, ligan gol gutxien jasotzen duena, gainera. “Inork gutxik espero genuen datua, defentsako lanaz ondo hitz egiten duena” dio Imanol Álvarezek. “Defentsa irekia, batzuetan itxita, erasoan ere zazpi jokalari erabiltzeko gai da eta ziur naiz partida polita ikusteko aukera izango dugula”. Horregatik, “3-2-1 defentsari nola egin aurre lantzen ari gara” eta epaileei eskatzen die “egoera ezberdinak kontutan hartzeko”.

Bidaiez galdeturik, Álvarezek onartu du “nekea irabazten baduzu ez da nabaritzen eta orain, jokatu eta errekuperatu egin behar dugu”. Bera taldea “osteguna baino ez du buruan. Elxeko partida ostean berriro hitz egingo dugu Europaz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores