
SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako azken partidari helduko dio gaur (21etan) Huerta del Rey pistan Aula Valladolid taldearen aurka (Jorge Escudero eta Jesús Escudero, Cantabria) Teledeportek eskainiko dueta eta pista berdea estrenatuko delarik.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiak bederatzi partida jokatuko ditu asteburuan eta azaroaren 21ean bertan behera gelditu zen bat. Bera Bera senior, Lacturale taldeak eta Kadete mutilak Bidebietan izango dute hitzordua.

Azken bost partidetan jasotako estadistiken arabera, SUPER AMARA Bera Berako jokalarien hiru jaurtiketetatik bi gol dira, ondorioz, aise atera ditu norgehiagoka horiek Ibizan eta O Porriñon eta Mavi, KH7 BM Granollers eta Base Villaverde taldeen aurrean Bidebietan.