Fernanda Da Silva jokalari internazionalak SUPER AMARA Bera Bera utzi du “arrazoi pertsonalak” medio.
2017an ama izan ostean Da Silva konpetiziora itzuli da aurtengo denboraldian. Irunen bizi denez, eskubaloira bueltatzeko beharra eta motibazioa sentitu zuen eta SUPER AMARA Bera Beran jarri zuen arreta. Aramendiaren lesioak eta Lizarbek eta Gorostidik lehen taldeari uko egin ziotenez jokalaria eta kluba ados jarri ziren, lana eta familia bateragarriak izateko erraztasunak emanez. Halere, brasildarrak uste du ezin duela ehuneko ehuna eman eta taldea uztea erabazki du. Astelehenean klubari adierazi zion eta atzo taldekideei.
SUPER AMARA Bera Bera aurtengo denboraldian jokaturiko 14 partidetan izan da brasildarra. Superkopa, Ligako bederatzietan 25 gol sartu zituen Da Silvak eta Europako lau norgehiagoketan 19 gol egin zituen.
Kalitate handiko jokalaria galtzeaz gain, SUPER AMARA Bera Berarentzat egoerak kalte egiten dio izan ere Leire Aramendiari oraindik bi hilabete gelditzen zaiolako eta epe horretan gipuzkoarrek hamahiru partida jokatu behar dituzte, EHFko multzoen fasea, Guerreras Iberdrola Ligako bost eta Kopako kanporaketa, ondorioz posizio hori indartzen ahaleginduko da.