Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Femina Hand’Cupeko XI. edizioan jokatuko du abenduaren 7tik 9ra bitartean Marsellatik gertu den Plan de Cuques hirian.

Handball Plan de Cuques taldeak lau taldeez osaturiko bi multzo prestatu ditu. Teorian, SUPER AMARA Bera Bera eta Toulon Saint Cyr dira txapelketako talderik indartsuenak dira baina aurreneko egunean elkarren aurka arituko dira, abenduaren 7an 20,45etan Bocage pistan. Multzo berean dira Belgikako lehenengo mailako St. Trond eta Frantziako D2 mailan dagoen Cannes Mandelieu Handball.

Beste multzoan dira bertako HBPC taldeaz gain, Frantzia eta Danimarkako 20 urte azpiko selekzioak eta D2 mailan den Stella St Maur.

Aurreneko norgehiagoka galdu dutenek abenduaren 8an (14etan) jokatuko dute SUPER AMARA Bera Bera dagoen multzoko taldeak, finala aldiz abenduaren 9an (15etan) izango da.

Azpimarratzekoa da Frantziako Toulon taldea, elitean finkatuta dagoena baina Europan sartzen zailtasunak dituena liga indartsu horretan. Egun seigarrena, Dembelé da erreferentzia nagusiena baina Europako txapelketan da eta Landre pibotea deitu berri dute, halere, maila altua dute alboko jokalariek: Dounia Abdourahim, Kramer holandarra, Jurisic daniarra, Puleri pibote eta aurtengo fitxaketak Jankovic atezain holandarra edo Metzetik joan den Helene Sajka albokoa.

Imanol Álvarezek Maitane Etxeberria du prest –oraindik ez du debuta egin ligan- baina jakina internazionalak ditu baja: Castellanos eta Arderius Frantzian dira, Arruda eta Karsten Hego eta Ertamerikako txapelketan –gainera gaur elkarren aurka arituko dira biak Mundialerako txartelak lortuz-.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores