Nekane Terés pibote nafarrak urtebeterako luzatu du kontratua SUPER AMARA Bera Berarekin.
Defentsan eta erasoan zutabe bihurtu du Andosillakoa, jardunaldiak pasatu ahala taldean sendotu da eta Imanol Álvarezentzat finkoa da. Izan ere, Adriana Cardoso eta Esther Arrojeria taldekideekin batera Nekane Terés jokaturiko partida guztietan izan da, hau da, orain arte jokaturiko 38 partida ofizialetan, Guerreras Iberdrola Ligan, Europan, Superkopan eta Kopan.
Defentsako lana azpimarragarria bada ere, Terések 69 gol sartu ditu 38 norgehiagoka horietan, horietatik, 49 Ligan, bost Kopan, bat Superkopan eta 14 Europan.