SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan Adriana Cardoso ezkuin hegaleko jokalariaren urtebeteko berritze kontratua aurkeztu du, hortaz, bi etapetan bosgarren denboraldia beteko du Donostian.
Brasildarrak onartu du “pozik” dagoela “aukerak izan arren hemen gelditzea etxean bezala nagoelako”. Cardosok gaineratu du “SUPER AMARA Bera Berak tituluak ditu helburu, Europan ere paper ona egin dugu eta proiektu honekin gelditzen naiz”.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak adierazi du “Cardoso plantillako erreferentzia bat da eta, aurtengo denboraldia oso ona izan da, izan ere 206 gol sartu ditu“.