Ostiraleko partida atarian, Atlético Guardések omendu zituen SUPER AMARA Bera Berako jokalariak Gasca kiroldegiko pista erdira egin zuten ibilbidean Guerreras Iberdrola 2019-20 ligako garaikurra jasotzeko prest.
Aurretik, Espainiako Eskubaloi Federazioko Francisco Blázquezek, Donostiako kiroldetako zinegotzi Martin Ibabe eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari nagusi Goizane Álvarez lagun, dominak banatu zituzten jokalari eta entrenatzaileen artean. Blázquezek Menéndez kapitainari eman zion garaikurra segituan taldekideekin partekatu zuena.
2019-20 denboraldia normaltasun osoz jokatu izan zen martxora arte. SUPER AMARA Bera Berak Tenerife gainditu zuen Bidebietan, lau puntuko aldea mantenduz Elcherekiko, bisitatu behar zuen hurrengo aurkaria. Liga, baina, bertan behera gelditu zen sei jardunaldien faltan. Federazioak partidarik galdu gabe ziren donostiarrak txapeldun izendatzea erabaki zuen.
SUPER AMARA Bera Berak etxean jokatu behar zuen lehen partidan garaikurra ematea adostu zuen Federazioak, Teledeportek zuzenean eskaini zuena. Ez ziren protagonista guztiak egon, batetik, Eli Cesáreori ebakuntza egin zioten egun horretan eta Silvia Arderius eta Merche Castellanos Rincón Fertilidad Málaga taldean dira egun.
2013, 2014, 2015, 2016 eta 2018an lortu ostean, seigarren titulua da donostiarrentzat.