Bera Bera

Select your language

European Leagueko joanekoak, Gascan jokatuko dena igandean, Guerreras Iberdrola ligaren bosgarren jardunaldia aurreratzea dakarre. Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera Conservas Orbe Rubensa Porriño taldeari egingo dio bisita (asteazkenean 20,30etan) Óscar García eta Andrés Rosendo epaile madriladarren gidaritzapean.

Selekzio ezberdinek izandako lehiaketek bi taldetan egoera ezohikoak sortarazi dituzte. Caja Rural Aula Valladolid taldearen aurka jokatu zuen egunetik ez zela SUPER AMARA Bera Bera osorik elkartzen, Eli Cesáreo izan ezik, A Sangriñan egin duten entrenaldian, Conservas Orbe Rubensa Porriñok, aldiz, irailaren 25etik ez duela lehiatzen, Lanzaroteren aurkako partida bertan behera utzi zuelako.

Egoera honi gehietzen zaio iazko denboraldian bi talde hauen arteko partidarik ez zela eman, izan ere, multzo ezberdinetan kokatu zituzten eta Porriñok jaitsiera postuak saihestu behar izan zituen ostean, ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera 2019ko urriaren 9an jokatu zuen azkeneko aldiz O Porriñon.

Galizarrak aldatu dira orduz geroztik. Haridian piboterako fitxatu dute, Carolina Bona eta Micaela Casasola argentinarrak lehenengo lerrorako eta Maider Barros gipuzkoarra hegalaria, besteak beste. Eta Tavares, Espiñeira, Samartin, Santomé jokalari eta Ayelén eta Carrera atezainekin talde sendoa osatzen dute.

Bestetik, Europako partidari erreparatu gabe, SUPER AMARA Bera Bera 16 jokalariekin arituko da. Eli Cesáreo baja da, eskuin iskioetan zuntz haustura duelako.

Azkenik, Bera Berak Mecalia Atlético Guardés klubari eskertu nahi dio gaurkoan egindako esfortzuengatik, jokalariak hotelera iristeko eta A Sangriñan entrenaldiak burutzeko, gaur eta bihar goizean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores