Eli Cesáreok lesionaturik utzi behar izan zuen Espainiako selekzioa, 2022ko Europako Txapelketarako sailkatze fasearen aurreneko bi jardunaldiak jokatzen ari dena.
Pibota kataluniarrak “eskuin hankako iskioten zuntz haustura txikia du” César Flores, Espainiako selekzioko medikuaren esanetan.
Guerreras taldearekin egin zuen entrenaldi batean, Cesáreok arazoa somatu zuen, erresonantzia batean berretsi zena. Hala eta guztiz ere, aktan eta eserlekuan jantzita egon zen Eslovakiarekin baina ez zuen jokatu.
Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berako jokalariak ez du O Porriñora bidaiatuko, hau da, baja izango da asteazkenko partidan Guerreras Iberdrola ligako bosgarren jardunaldiari dagokiona eta lan guztia European Leagueko joaneko partidan egotea, denboraldi hasierako garrantzitsuenetarikoa.
Maitane Etxeberria, bi gol
Aitzitik, Maitane Etxeberriak minutu dexente jokatu zituen, bi gol egin zituen eta defentsan lan aipagarria burutu zuen, izandako kolpeaz errekuperatuta.
Espainiak ligaxkaren bigarren jardunaldia Portugaleko Paredes hirian izango da igandean 19etan.