Bera Bera

Select your language

Ligako etenaldia eta ‘normaltasun berriaren’ itzulera aprobetxatuta, SUPER AMARA Bera Berako arduradun Tati Garmendia, komunikabideen aurrean agertu da gaur Bideibetan adierazteko batetik, pandemia testuinguruan “gure proiektua sendoa izaten jarraitzen du” eta, bestetik publikoa “animatu” nahi izan du “urriaren 17an Paris 92 taldearen aurkako partida ikustera”.

“Gertaerak gertarera babesleak mantendu ditugu SUPER AMARAz haratago, -hitzarmena berria sinatu nahi dugu-, Gesalaga, Okelan, Lacturale, Irizar, Autocares David, Bultz, Pastelería Aramendia eta El Diario Vascorekin jarraitzen dugu eta Primafrio lortu dugu eta Bera Bera eta Ammmaren arteko hitzarmena” azpimarratu du eta horrez gain, “Lizeaga eta Petritegi sagardotegiak bigarren taldeari emango diote babesa”.

Garmendiak azaldu du aurrekontua “ia 700 mila eurokoa da”. “Instituzio arloan, Foru Aldundiak ekarpena mantendu du, Eusko Jaurlaritzak igo ditu aurten eta Udalak jaitsi”. “Ondorioz, horrek guztiak estabilitatea ematen digu eta proiektu sendoa dela berretsi” azpimarratu du.

SUPER AMARA Bera Berako arduradunak uste du “oraindik ez dugu taldearen bertsio onena ikusi”, halere, “etorri diren hiru jokalariekin gustora gaude” eta ziur da Paris 92 taldearen aurka “taldeak daukan guztia emango du, edozein jokalarik gustoko ditu horrelako partidak, ez da erraza izango baina ilusioz beterik gaude gauzak estu jartzeko eta helburua kanporaketa gainditzea da”.

Garmendiak antzeman du “zaletuek berriro kiroldegira etortzea kosta egin zaio eta espero dut berriro gerturaratzea. Paris 92 taldearen aurkako partida aitzaki egokia da, gaur egun gure inguruan emakumeen eskubaloian ikus daitekeen partidarik erakargarriena delako”. “Ea guztiok elkartzen garen Gacan, kiroldegia bete, Parisen aurka babesa sentitu eta festarekin gozatu” gaineratu du.

Horren harira, hainbat ekimen daude, Gipuzkoako kluben artean sarrerak merkeagoak banatuz eta Pastelería Aramendiarekin donuts solidarioa saldu, “bertan jaten ezin badugu postre moduan eraman dezala jendeak”.

“Horrelako partida batek merezi du”

Paris 92 taldearen inguruan, Garmendiak uste du “guk baino maila hobe dauka baina partida on bat eginez gero ez daude hain urruti”. “Frantziako ligatik datoz eta aurten are gehiago indartu dute taldea: Niombla, Lara González… baina Europa ezberdina da, beste SUPER AMARA Bera Bera ikusiko dugu, gainera, geroz eta hobeto ikusten dut taldea eta nire ustez kanporaketa %60an Paris 92 taldearen alde dago”.

European Leagueko exijentziaz galdetuta, Garmendiak onartu du “bada beste lehiaketa maila apalago duena”, halere, klubaren estrategia defendatu du, “horrelako partida batek jokatzea merezi duelako”. Bere ustez, “beraiek dira faborito baina nik horrelako kanporaketa bat jokatzea nahiago dut hain indartsu ez diren beste herrialdeko taldeen aurka lau partida jokatu baino”.

Azkenik, arduradunak “ideia multzoen fasera iristea da” -2018an bezala- berretsi du. Zentzu honetan “salto bat dago” onartu du eta “zozketan ez dugu zorterik izan, hori horrela da, erronka hori da, urrats hori ematea baina aurten beste gai batzuk izan ditugu hizpide, prestakuntza fisikoan -Ammmarekin- edo babesle eta ekitaldien antolakuntza - Meta Final-, etorkizunerako mesede direlakoan”.

Sarrerak erosi

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores