Lehiatzeko erritmoa gehiegi ez galtzarren, SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeek lagunartekoa jokatuko dute bihar larunbata 18,30etan Zallako udal kiroldegian.
Álex Nogués gidari, SUPER AMARA Bera Berak hamaika eramango ditu, halere gaurko entrenaldian Maddi Aallak frogak egingo ditu eta bihar minutu batzu jokatzeko aukera izan lezake. Ondorioz, Menéndez, Arrojeria, Gil, Ugartemendia, Moreno, Boada, O’Mullony, Silva, Loidi, Polonio eta Aalla bera izango dira bihar Zallan.
Gipuzkoarren aurreikusitako hiru lagunartekoetarik aurrenekoa izango da biharkoa. Bigarren abenduaren 18an Valladolideko Cigales herrian izango da eta urtarrialaren 8an azkena Kantabriako Camargo herrian Unicaja Banco Gijón taldearen aurka, ligara itzultzeko astebete aurretik, Lanzaroten izango dena 2022ko urtarrilaren 16an.