SUPER AMARA Bera Bera Zubileta Evolution BM Zuazori (19-38) irabazi dio gaur Zallan, Kadaguaren Lagunen Oroimeneko partidan defentsan egindako lanari esker Maddi Aalla atezainaren itzuleran, European Leagueko Pariseko partidan lesionatu zena.
Gipuzkoarrak hamaika jokalariekin aritu arren, Mundialean eta Euskal ligako jardunaldia zuelako bigarren taldeko inor tartean, bizkaitarren lehenengo lerroa estutu dute eta Aalla –lehenengo zatian jokatu du- eta Silva atezainek geldiketa onak egin dituzte, eta erasoan eragikorrak –Menéndez 12/10; O’Mullony 5/5, Moreno 5/5, Arrojeria 6/5 – aurreneko partzialetik tartea ireki duena (5’: 1-4).
Bigarren zati hasiera gauza bera eman da, ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera minutuak pasatu ahala abantaila areagotu du. Gaur taldea zuzendu duen Álex Noguések minutua banatu ditu eta eskuin hegalean jokalari ezberdinak kokatu ditu.
Golegikeak:
SUPER AMARA Bera Bera 38 (18+20): Aalla, Gil (4), Loidi (2), Arrojeria (5), O’Mullony (5), Menéndez (10), Polonio (1), Ugartemendia (4), Boada (2), Moreno (5) eta Silva
Partzialak: 1-4, 2-6, 2-9, 5-12, 8-15, 11-18 –atsedenaldia- 11-21, 12-25, 13-29, 14-31, 17-34 eta 19-38