super amara Bera Berak bihar Huerta del Rey pistara egingo du bisita (20etan) Guerreras Iberdrola Ligako 18. Jardunaldiari dagokion partida Caja Rural Aula de Valladolid taldearen aurka jokatzeko. Imanol Álvarez entrenatzaileak “partida aurrera atera nahi dugu etorkitzunari lasaitasunez ekiteko”.
super amara Bera Berak martxoaren 15rako lidergoa berretsi nahi du eta 23-24 denboraldian European Leaguerako txartela lortu. Álvarezen ustez “horrek esan nahi du gauzak ondo doazela, ez dugu huts egin”. Hau da, donostiarrek liga erregularreko lanak lau jardunaldien faltan eginda utziko lituzke. “Tartea dugu garaipen bat eskuratu ahal izateko, Kopa eta play-offak lasaitasunez prestatzeko”.
Caja Rural Aula Valladolid taldeari buruz, super amara Bera Berako entrenatzaileak ohartarazi du “talde ona da, erritmo altu horrekin arriskutsuak dira eta beraien pista oso konplikatua da guretzako ere bai”. Gainera, Álvarezek dio “Guardesen aurka jasandako porrotaren (27-15) arantza kendu nahiko dute etxean eta liderraren aurka”
Imanol Álvarez “pozik” dago bere taldeak defentsan egiten ari den lanarekin. “Gure artean hitz egin dugu, emaitzak horren baitan daude, defentsan lan egin eta aurkarik sei gol egitea lehen zatian adierazle ona da eta aukera gehiago ematen dizkigu”. Beti Onak taldearen aurkako partidarekin kritikoa da bi esparrutan “erasoan konzentrazioa falta zitzaigun une batzuetan eta partida amaieran egindako baloi galerak, azken partidetan asko hobeto genuelako”.
Larunbatean kolpe bat hartu arren, Karsten Valladoliden izango da eta Emma Boadari erradiagrofia egingo diote datorren astean, akta hartuko duelakoan.
Bi taldeen arteko 19. partida ligan izango da -2020. urtean ez zen Huerta del Reyn partidarik jokatu-, horien artean, super amara Bera Berak 13 irabazi ditu, bakarra berdindu eta hiru galdu. José Carlos Friera –asturiarra- eta Andrés Rosendo –galizarra- epaileek zuzenduko dute norgehiagoka. (Streaming)