Guerreras Iberdrola Ligako finalerdiko bigarren partidaren atarian, Bera Bera eta Atticgo BM Elxen artekoan, Bera Berak aitortza egin nahi dio Medina Guipúzcoa taldeari, Gipuzkoako talde batek lortu zuen ligako lehen tituluaren 50. urteurrena bete baita.
Ostiralean, Gascan 21etan, bi taldeak aurkeztu ondoren, omenalditxoa egingo zaie 1973ko txapeldunei. Besteak beste, Mamen Celarain, Izaskun Calleja, Maite Unanue, Cristina Arcelus, Begoña Basterra, Marivi Cortés, Marisa Sanz, Mamen Roldan, Juana Mari Roldan, Cristina Patús, Nortxu Sauto, Ana Aizpurua, Mari Sol Luque eta delegatua, Marian Mendizabal.
1971-72 denboraldian, Medina Guipúzcoa txapeldunorde gelditu zen. Hiru talderen arteko sektore bat jokatu zen aurreteik, non bi partida irabazi zituen, baina finalean Atletico Madril taldearen aurka galdu zuen (13-6).
Hurrengo urtean, 1972-73 denboraldian, Liga formatua aldatu zen. Probintzietako txapelketak jokatu ziren aurretik eta zortzi talde irabazleek artean, ligaxka, orduan Emakumezkoen Eskubaloiko I. Liga Nazionala deitua. Gipuzkoarrek 11 partida irabazi eta hiru galdu zituzten eta bi puntuko aldea atera zioten Medina Valentziari. Europarako txartela lortu zuten. Eta hurrengo urtean, 1973-74 denboraldian, garaipena errepikatu zuten. Hamar talderekin, tartean bosgarren geratu zen Pasaiakoa, Medina Gipuzkoak 16 partida irabazi zituen, bi galdu eta gol average alde zuela, Atletico Madril gainditu zuen.