Super amara Bera Bera eta Atticgo BM Elche gaur arratsaldean Guerreras Iberdrola ligako finalaurrekoa hirugarren partidan erabakiko dute, Josean Gascan ospatuko dena (18,30etan) Alberto Murillo (andaluziarra) eta Yon Bustamante (nafarra) epaileek zuzenduko duten lehian.
Aurreneko bi norgehiagoketan bezala, tentsio eta emozio uneak biziko dira gaur arratsaldean Gascan. Entrenatzaileen estrategiak, defentsako xehetasunak, atezainen lana, abiadura transizioetan, joku geldoaren kontrola eta fisikoa erabakigarriak izango dira.
Ostiralean bezala, Gascan giro aparta espero da, Indar Urdinaren beroa Gascako leku guztietan sentitu zen. Gaur berriro ere, giro aparta espero da. Finalean, Costa del Sol Málaga zain da.