Selekzioek eragindako etenaldia eta Zilarrezko mailak jardunaldirik ez duela aprobetxatuta, super amara Bera Berak 2024ko Euskal Kopako finalerdiari Kukullaga Etxebarri taldearen aurka ekingo dio martxoaren 3an, igandean 13etan, Bizkaiko herri honetako udal kiroldegian.
Maitane Etxeberria –Espainiak Mazedonian jokatuko du bihar Eurokoparako sailkapen partida-, Mariane Fernandes –Brasilekin Lisboan- eta Lyndie Tchaptchet eta Carmen Arroyo, junior selekzioarekin Elxen, baja direla, Imanol Álvarez honako taldearekin joango da Etxebarrira: Aalla eta Silva atezain, Arrojeria, Menéndez, Karsten, Cavo eta Loidi lehen lerroan, Gavilán pivotean eta Hernández, Blanco eta Erauskin hegaletan. Boada ere baja dela senior taldearen partidaren arabera jokalariren bat ere deialdian sar daiteke.
Zilarrezko Mailan, Kukullaga Etxebarri beste denboraldietan ez bezala, ez darama bolada ona, zazpi partida jarraian galdu ditu eta jaitsiera postuak saihesteko lehian dago, Loyolak baino bi puntu gehiago ditu eta Eibarrek baino hiru, hurrengo aurkaria Ligan. 21 jardunaldietatik sei norgehiagoka baino ez ditu irabazi. Iraide Cáceres (117), Rosane Serrano (82) eta Izaro Saiz (63) jubenilak dira golegile nagusienak. Azken honek, super amara Bera Berarekin entrenatzen du astean behin.
Ostiralean (20etan) Ermuako Miguel Ángel Blanco kiroldegian beste finalaurrekoa jokatuko dute Lauko Ermuko Errotabarrik eta Zuazo Barakaldok.