super amara Bera Berak X. Ciudad de Valladolid Saria gainditu du Caja Rural Aula Valladolid Huerta del Reyn gaindituta (30-31) partida osoa menperatuta.
Saiorik gabeko astea igarota, super amara Bera Bera entrenaldieetara itzuli zen atzo, Ammman goizean eta Gasca kiroldegian arratsaldean, Guerreras Iberdrola ligara ahalik eta ondoren itzultze aldera, abenduaren 22an Granollersen izango dena. Partida hori iritsi bitartean bi lagunarteko jokatuko ditu, bihar asteazkena (17etan) Huerta del Rey pistan Caja Rural Aula de Valladoliden aurka eta Hernanin, abenduaren 16an larunbatean (18etan) Replasa Beti Onak izango du aurrean.
Kongoren aurka lortutako garaipenari esker, Argentinak bat egin zuen atzo Espainiarekin eta Brasilekin Main Round berean. Hau da, super amara Bera Berako Maitane Etxeberria, Mariane Fernandes, Malena Cavo, Shula Gavilan eta Elke Karsten jokalariek Danimarkako Fredrikshavnen elkarrekin jarraituko dute.
Lacturale Bera Berako kadete taldeak Zumaian lorturiko garaipeneari esker, Endañenta Pulpo (24-29) gaindituz, euskal ligari eutsiko diote Jubenil eta kadete taldeak, izan ere, ez daude bi talde bien artean batu dituzten puntuak gainditzen dituztenak. Aitzitik, Barakaldon bi partidak galduta, Herrería Bidebieta Bera Berako taldeek borrokan jarraitu beharko dute.
Senior mailan, Bera Bera aise menderatu zuen Leizaran eta sailkapenean sendo darrai.

































