Jo ta ke Vicarrera
Bera Bera eskubaloi taldeak larunbat honetan (19:00) lehen itzuliko azkenaurreko partidua jokatuko du, eta Vicarren izango da, etxean irabaztetik datorren Goya Koppert-en kontra, sailkapenak dioena baino arerio zailagoa izango dena.
Donostiarrek animuak bikain dituzte Ro casa-ri irabazi ostean ligaren itzuleran. Partidu arriskutsua zen, baina garaipenak taldeari morala eta konfiantza eman dio. Bihar helburua Bidebietan aurkitu ez zituzten sentsazio onak berreskuratzea izango da.
Konpetizioak ematen duen erritmoarekin, Bera Berak geldialdia baino lehen zuen maila berreskuratzen joan behar da pixkanaka. Horretarako ezin izango dute Matxalen Ziarsolorekin eta Katarina Tomasevicekin kontatu. Lehenengoak belaunean golpe bat du, eta bigarrenak denboraldia galduko du bere haurdunaldiagatik.
Aurreran Vicar Goya egongo da, etxean garaipena lortzetik datorren taldea, eta moralez bete dena beheko postuetatik alde egiteko. Talde ona da, bere partiduetan zorterik izan ez duena, baina Bertovic bezalako jokalari baten fitxaketarekin, solbentzia asko eta kanpoko jaurtiketetan botere handia edukitzea lortu dute. Bera gelditzea irabazteko lehen pausoa izango da.
Lana egiteko eta kontzentratuak egoteko asmoarekin, Bera Berak jakin behar du bere baitan dagoela partidua ibaztea. Lehia ona egiten badute, erlaxatu gabe, puntuak Donostiara etorriko dira.