
super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako lehen itzulia amaituko du bihar, osteguna, Huerta del Reyn, 20,30ean, Caja Rural Aula Valladoliden aurka, donostiarrengandik bi puntura dagoen laugarren sailkatua. Imanol Alvarez hedabideen esanetar izan da gaur goizean, eta onartu du “Norvegian pentsatuz lan egin dugula, Aula Valladolid ondo ezagutzen dugun joko-eredua delako”.

Ambros Martin hautatzaileak Maitane Etxeberria deitu du Espainiako Nazioarteko Txapelketa jokatzeko, izan ere, Guerreras taldeak Japonia, Argentina eta Serbiaren aurka neurtuko ditu indarrak, Santanderren, azaroaren 24tik 26ra. Munduko Txapelketaren aurreko zerrenda da, eta TIEren ondoren, behin betiko deialdia gauzatuko da.

La ecografía a la que ha sido sometida Elke Karsten revela un desgarro en el miofascial en tercio medio del biceps femoral del muslo izquierdo, de modo que la internacional argentina será baja para el partido del jueves en Valladolid y la eliminatoria de la European League ante Sola HK que se celebrará el 12 de noviembre en Noruega y el 19 de noviembre en el Gasca (domingo 12 h.).

Elke Karsteni gaur goizean egindako ekografiak agerian utzi du ezker izterreko bikeps femoralean urratu dela miofaxalean. Horrela, Argentinako internazionala baja izango da ostegunean Valladoliden jokatuko den partidurako eta European Leagueko kanporaketarako, super amara Bera Berak Sola HKren aurka azaroaren 12an Norvegian eta azaroaren 19an Gascan (igandean 12etan) jokatuko duena.

Euskal Ligan, partida bakarra, senior taldeak jokatu zuena Bidebieta eta ozta-ozta irabazi zuena líder zetorren Berango Urduliz taldearen aurka (29-27), ondorioz, orain aurreneko postuan dira donostiarrak partida bat gutxiago izan arren.
Gipuzkoako txapelketan, lautik lau darama Bera Bera Urdina kadete taldeak eta infantiletan bi garaipen eta porrot bat.