Bera Bera

Select your language

Espainiako selekzioak Lyndie Tchaptchet, Carmen Arroyo eta Anne Erauskin deitu ditu;  argentinarrak, Elke Karsten eta Shula Gavilan eta Serbiak, Tamara Kostic. super amara Bera Berako sei jokalariek euren konbinatuekin kontzentratuko dira martxoaren 2tik 10era.

Horietako bost Manzanareseko Nazioarteko Txapelketan elkartuko dira, izan ere, Espainiak, Argentinak eta Austriak lagunartekoak jokatuko dituzte, Carmen Arroyoren herrian, alegia. Martxoaren 6an Espainiak Argentinaren aurka neurtuko ditu indarrak eta 8an, Austriaren aurka, biak 20etan. Argentinako eta Austriako taldeek martxoaren 7an jokatuko dute elkarren aurka.

Torneo hau apirilean jokatuko den Kroaziaren aurkako kanporaketaren prestakuntzan kokatzen da, urte amaieran Alemanian eta Herbehereetan jokatuko den Munduko Txapelketara sartzeko aukera emango duena.

Bestalde, Serbiak ere kanporaketa hori prestatuko du, izan ere, apirilean Eslovenia izango du aurrean. Absolutuarekin debuta egingo du Tamara Kosticek, martxoaren 3an Belgradera joan beharko du eta Ipar Mazedoniaren aurka neurtuko ditu indarrak birritan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores