Bera Berako harrobiko taldeek jokaturiko zazpi partideetatik, bost garaipen eta bi porotak. Senior mailako Gipuzkoako Kopan, Bera Berak gol bakar batez irabaztea lortu zuen Errenterian Ereintza Barymont taldearen aurka (26-27).
Bestetik, kadete mailan, neskek garaipena lortu zuten Elgoibarren Astigarraga Gys (23-25) taldearen aurka eta mutilak 30-19 nagusi Legazpiko La Salleren aurrean Bidebietan jokaturiko partidan.
Infantil mailan, mutilek 33-28 irabazi zioten Udarregi B Usurbil taldeari eta nesketan, Bera Bera Bat taldeak 12-20 galdu zuen Urnieta Kamox Precision Machining taldearen aurka, Bera Bera Bik 7-23 Aiala Arekin eta garaipena Bera Bera Hiruk lortu zuen Bergaran (6-32).
Kopako XXXVII edizioa ez ezik ligako bi puntuak ere bereganatzeaz gain, Bera Berak O Porriñon historiako 21.000 eta Ligako 17.000 gol kopuruak gainditu ditu. Datu hauek Juan Carlos Elorza kazetariak bildu zituen eta bertan Liga, Kopa, Superkopa eta Europako lehiaketak kontutan jasotzen ditu.
Kasualitatez, Ana Martínez izan da 21.000 gola eta 17.000 gola egin duen jokalaria. Aurrena, Kopako finalean izan zen, Zuazoren aurrean, 2-3 ezarri zuen elxetarrak markagailuan 4. minutura iritsi aurretik. Kopan, gainera, 1.500 gol kopurura iristeko gol bakarra falta zitzaion. Eta lehengo larunbatean, O Porriñon berriro, Ana Martínezek penaltiz sartutako gol batekin, 1-4 markagailuan, Bera Berako 17.000 gola ligan suposatu zuen.
Gol bitxi hauen zerrendan sartu da Ana Martínez. Bertan dira Libe Altuna (historiako 17.000), Eli Pinedo (18.000), Patri Elorza (19.000) eta Maitane Etxeberria (20.000). Eta Ligan Pinedok egin zuen 14.000., Etxeberria 15.000, eta Ederra 16.000.
Bera Bera Eskubaloiak beste urrats bat eman du Loterías Ligan dituen helburuetan BM Porriño gaindituz (23-26, 9-17 atsedenaldian).
Montse Pucheren jokalariek indartsu ekin diote norgehiagokari. Pinedok lehenengo gola egin du, Arrojeriak jarraitu dio eta ondoren Martínez eta Sans piboteak (6 min. 1-5). Izan ere, Puchek bere hasierako zazpikote gustokoena atera du berriro, Temprano atepean, Sans eta Martínez erdian, ondoan Arrojeria eta Menéndez eta hegaleetan Pinedo eta Etxeberria.
BM Porriño gerturatu da Alba Dapena eta Vieira Lopes (3-5) jokalarien golak medio baina Martínezen hiru gol eta Pinedo eta Menéndezenak, Bera Bera erritmoa altua ezarri du (4-10). Abel Estévez entrenatzaileak partida gelditu zuen lehendik baina gipuzkoarrek asmatu dute, oraingo honetan Pinedo eta Sans bitartez. Porriñoko entrenatzaileak berriro gelditu du partida baina atsedenaldian Bera Berak mantendu du abantaila Etxeberria, Bea Fernández, Alicia Fernández eta Múgicaren goleekin, azken hau penaltiz.
Bigarren zatian, Zugarrondok Temprano ordezkatu du. Porriño saiatu da tartea murrizten, sei goletara jarri da (40. min 14-20), baina segituan Bera Berak gauzak bere onera ekarri ditu Menéndez, Ezkurdia, Múgica eta Etxeberria (16-24) jokalarien golekin. Penaltiaz gain Puchek minutuak eman dizkio defentsan Maialen Múgicari eta partida erasoan ere amaitu du alboko jokalariak. Lizarbe eta Husillos, senior mailako jokalariak ere atera dira Porriñoko pistara.
Hortaz, beste bi puntu, espero baino eroso joan den partida batean. Orain maiatzean sartuko da liga, lau jardunaldi besterik ez. Hurrengoan, Bera Berak Jofemesa Oviedo hartuko du Bidebietan larunbatan 19etan.
Ficha: BM Porriño 23, Bera Bera 26
BM Porriño 23 (9+14): Sánchez, Costas (3), Andrea Dapena (1), Alba Dapena (2), Vieira (4), Rivas (2), Sara Gil, Pérez (4), Prieto (1), Cerqueira (3), Orsolya (1), Martínez, Terés (2), López, Mata, Sanjuan (o.a.)
Bera Bera 26 (17+9) : Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (2), Ederra, Arrojeria (2), Martínez (4) eta Pinedo (5) –titular- Sans (3), Alicia Fernández (2), Bea Fernández (1), Yáñez, Ezkurdia (1), Múgica (4 p), Lizarbe, Husillos eta Zugarrondo (o.a.).
Epaileak: Alberto Hermoso eta David Monjo (Madril)
Kanporatuak: Cerqueira eta Martínez BM Porriñotik eta Sans (2), Yáñez, Etxeberria eta Menéndez Bera Beratik.
Partzialak: 1-3, 3-6, 3-8, 4-10, 7-13, 9-17 –atsedenaldia- 11-18, 14-20, 15-22, 16-23, 19-25 eta 23-26
Bera Berako harrobiak zortzi hitzordu izango ditu asteburu honetan. Bihar larunbata, Bidebietan infantil nesken Bera Bera Bat taldeak Urnieta Kamox hartuko 13,15etan. Leku berean, 15,30etan, Foru Aldundia txapelketan, mutilen kadeteetan Bera Berak Legazpi La Salle izango du aurrean. Bestetik, senior mailan Gipuzkoako Kopan, Bera Berak Ereintza Barymont izango du aurkari Errenteriako udal kiroldegian 16etan.
Igandean, 9,30etan Bidebietan, infantil nesken Bera Bera Bi taldeak Aiala C hartuko du Foru Aldundia txapelketaren baitan. 10,30etan Bergarako Labeagarietako kiroldegian arituko da Bera Bera Hiru.
Bestetik, Bera Berako eskolak La Salle ikastetxean izango du partida 10,30etan. Bidebietan amaiatuko da asteburua, 11etan Bera Bera eta Aiala kadete mutilen taldeen arteko lehia izango da eta 12,30etan infantil mutilen mailan, Bera Berak Udarregi Usurbil hartuko du.
Bera Bera Eskubaloiak denboraldiko azken bidai luzeari ekin dio. Eta azken urte hauetan zoriona dakarren leku batera egin du, O Porriñon, hain zuzen, 2013ko Kopan lortu zuten donostiarrek orduan eta lehengo apirilaren 17an azkena.
Halere, Bera Berak ez du Kopa hizpide izango, Loterías Liga baizik. Lehengo igandean Mecalia Atlético Guardés gainditu ostean, Pucheren taldeak 13 partida jarraian irabazi dituzte Ligan, itzuli osoa. Ez da nahikoa, baina. Pasa den asteazkenean Rocasak Zuazo gainditu zuen eta Bera Berak gauza bera egin beharko du BM Porriñorekin, Kopako final-laurdenetan sasoi onean zegola frogatu zuena Rocasari irabazita eta finalerdietan nagusi izan zen markagailuan azken unera arte. Hortaz, bajak izan arren, Europa helburu Abel Estévezen taldeak lanak jarriko dizkio Bera Berari, iaz esaterako gol bakar batez nagusi izan ziren donostiarrak (27-28).
Bestetik, Puchek azken partidetako deialdiarekin jarraitzen du eta Kopa bizitzeko aukera izan zuten 16 jokalari eraman ditu. Asteazkeneko entrenaldian Tania Yáñez eta jubenil mailako Elene Vázquez jokalarien arteko talka baten ondorioz biek puntuak jaso zituzten baina bizkaitarrak ez du arazorik izango jokatzeko. Partida 18etan hasiko da eta Alberto Hermoso eta David Monjo (Madril) epaileek zuzenduko dute.