Bera Bera Eskubaloiak Judit Sans aurkeztu du gaur, kataluniar pibotea “batez ere defentsan ditugun hutsunea betetzeko datorrena” adierazi du eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendiak.
“Oso gaztea da -21 urte-, junio mailako internazionala, defentsarako joera duena eta Bera Beran, entrenamentuetan eta ondoan izango dituen taldekideekin jokalari bezala hobetzeko aukera duena” azaldu du Garmendiak, “fitxaketa handia” alegia.
Poza agerian zuela Judith Sans jokalariak “defentsan ekarpen handia eman dezaket” adierazi du eta “taldearengan ahalik eta azkarren egitea nahi nuke, gozatu eta asko ikasi”.
Helburuez galdeturik, kataluniar piboteak onartu du “maila gorenera iritsi nahi nuke eta Bera Berak Europako lehiaketan jokatzeko aukera emango dit eta, horrez gain, ligako txapeldun gisa, asmo hori lortzen jarraitzea izango da eta Kopa ere eskuratu”.
“Horrez gain, kalitate handiko jokalariak izango ditut ondoan, selekzioan daudenak –jarraitu du Judithek- eta esan didatenez asko exijitzen duen Montse Puche entrenatzailearekin asko ikasiko dut”.
Horregatik, ziur dago “Bera Bera dela lekurik onena kirol ibilbidean hazteko” eta datorren denboraldian taldeak izango duen nahasketa –eskarmentu handiko jokalariak eta gazteak- “ondo etorriko zaigu”.
Bera Bera Eskubaloiak datozen bi denboraldirako kontratua luzatzeko eskaintza onartu du Montse Puche entrenatzaileak.
45 urtekoa, Puchek taldearen gidaritza osoa lehengo apirilean hartu zuen, zeregin horretan martxoan ere Tati Garmendiari lagundu ziolarik. Bien lanari esker, ligako hurrengo zortzi partidak irabazita Bera Berak lortu zuen Telden maiatzaren 16an, Rocasa gaindituta, matematikoki hirugarren liga.
Bera Bera Eskubaloiak uste du datozen bi urterako plantilla zuzentzeko baldintzak betetzen dituela Montse Puchek, nobedadeak izango dituen taldea, eskarmentua eta gaztetasunaren arteko nahasketa eta entrenatzaileak ezagutza, esperientzia eta anbizioa jarriko ditu.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak adierazi du “bi urtera pentsatzeko unea iritsi dela uste dut, Arrojeria, Etxeberria eta Menéndez –azken honekk 1+1- jokalariekin egin dugu eta horrela Pucheri asnas pixkat emango diogu, harrobia sustatzeko ere balioko duena”. Orain, Bera Beraren lana da arlo tekniko osoa osatzea.
Maialen Múgica eskuin alboko jokalariak beste urtebetez luzatu du kontratua Bera Berarekin. Urte hasieran eskuin belaunean lotailu gurutzatu apurtu zuen eta egun otsailean egin zioten ebakuntzaren ondorioz errehabilitazioan dabil.
Galizako Porriño taldetik etorrita, Donostian egin duen aurreneko denboraldian Bera Berarekin 13 partida baino ez ditu jokatu Maialen Múgicak –ligako, 10; Superkopa eta EHFko bi-, 23 gol sartu zuelarik eta erasoan nahiz defentsan dituen baliabideak erakutsi zituen.
Espainiako Eskubaloi Federazioak lehengo larunbatean burutuko Asanbladan onartu zuten besteak beste 2015-16 denboraldiko kirol egutegia. Horrela, azkeneko bi urtetan bezala Bera Bera eta Rocasak irekiko dute urtea Superkoparekin, abuztuaren 29 edo 30ean oraindik lekua definitzeke dagoelarik.
Astebete beranduago, irailaren 5ean hasiko da 2015-16 liga, 2016ko maiatzaren 28ra bitartean. Liga hiru herenetan banatuko da, hamar partidako aurrena eta zortzikoa beste biak.
Iraileko aurreneko larunbatetik azaroren 14ra arte ligako hamar jardunaldi jokatuko dira, hau da, guztiak urriaren 11an izan ezik. Halere, iaz bezala baldin bada, Bera Bera EHFko hirugarren txanda sartuz gero, azaroaren 14 eta 21ean helduko dio aurreneko kanporaketari. Europan izena emateko epea uztailaren 6an amaituko da, aurreneko zozketan 21ean izango delarik.
Kopan nobedadeak daude, Rocasa txapeldun gisa eta antolatzailea zuzenean sartuko dira final laurdenetan. Aurreneko kanporaketa azaroaren 21 edo 22an ospatuko da eta bertan ez dira izango ligako aurreneko zazpi sailkatuak.
EHFko kanporaketa gaindituz gero, 2016 urtea estu hasiko da Bera Berarentzat, final zortzirenak 2016ko urtarrilaren 9 eta 16an izango direlako, ligako itzulera Errege egunera aurreratuko delarik. Egutegiak bederatzi jardunaldi jarraian planteatzen ditu martxoaren 5era arte, ligako zortzi eta Kopako final-zortzirenak –etxetik kanpo partida bakarrera-, EHFko final-laurdenetako joaneko partidarekin bat egingo duelarik.
Eurokopan izateko sailkapen faseko 3. eta 4. jardunaldiak, Junior mailako Mundialerako sailkapena eta Aste Santua tartean, martxoan jardunaldi bakarra jokatuko da. Martxoaren 5etatik apirilaren 2ra arte ligak etenaldia izango du eta aurreneko asteburu horretan EHFko finalerdiak aurreikusi dira.
Apirilaren 2tik maiatzaren 28ra arte arnasik gabe. Ligako zortzi jardunaldi eta Kopako hiru egunak, apirilaren 15etik 17ra.
Bera Bera Eskubaloiako arduradun Tati Garmendiak 2015-16 denboraldiko jokalari gazteen kontratuen berritzea aurkeztu du.23 urteko Alba Menéndez, 21 urteko Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdia eta 18 urteko Maitane Etxeberria.
Tati Garmendia “pozik” agertu da “lanak egindako fruituak jasotzen ditugulako”. Alde batetik, Arrojeria eta Ezkurdia “aurreneko ligan izan zirenak, ekarpena urria izan arren” baina ondoren egindako lanarekin “Arrojeria izan da zentral titularra” eta Ezkurdiak “aurreneko plantillako kide izatea lortu du”.
Bestalde, Garmendiak adierazi du “gaztea izan arren Menéndez da, Ziarsolo eta Pinedo ostean, Bera Beran urte gehien daraman jokalaria eta gehiago eskatu nahi diogu”. “Defentsan bikain dabil eta konfidantza handia dugu”.
Azkenik, Maitane Etxeberriari dagokionez, Garmendiak onartu du “gurekin denbora asko daramala dirudi baina 18 urterekin, bi urte bestetik egin ditu eta selekzioarekin debutatzeko aukera izango du igandean”.
Uxue Ezkurdia izan ezik, beste jokalariek bi denboraldirako sinatu dute, Menéndezen kasuan bigarrena aukera delarik. “Egungo egoeran urtebeteko begiradatik haratago joan nahi dugu” adierazi du Garmendiak.