Judith Sans pibote kataluniarra sartu du aureneko aldiz Jorge Dueñas hautatzaileak deialdi batean. Hortaz Espainiako selekzioarekin bat egingo du darroten abenduan Suediako Eurokopan egoteko azken urratsa lortze aldera.
Judith Sans ez ezik Ana Martínez eta Eli Pinedo ere daude zerredan. Elxetarra Espainiako selekzioara itzuliko da hortaz, izan ere, sailkatze fase honetan ez baitu parte hartu.
Bera Beran burutzen ari diren lana, batez ere, defentsan erabakiorra izan da Dueñasen deian. Hiru jokalariek Madrilen maiatzaren 29an egon beharko dute, 31n Innsbruckera egingo dute bidaia Austriaren aurka ekainaren 1ean (20,25etan) jokatzeko eta bestalde, Málagak Bulgariaren aurkako partida hartuko du ekainaren 4ean (18etan).
Era berean, Maitane Etxeberriak, Eider Lizarbek eta Ane Encinak (Errotabarrin jokatzen duen legazpiarra), Nora Kortaberria eta Ane Artolarekin batera (Aiala Zarautz), junior mailako selekzioarekin bat egingo dute maiatzaren 29an, Errusian burutuko den maila horretako Mundiala prestatzeko.
Matxalen Ziarsolo kapitainak jokatzen utziko du eskubaloia, bere desioa betez. Taldekideekin hainbat entrenaldi saio burutu ostean, 16 jokalarien zerrendan kokatu du bere burua, hortaz, Leonen izango da larunbatean Carobels ULE Cleba León taldeari aurre egiteko, Loterías Ligako 25. Jardunaldiri dagokion partidan.
Ziarsolok ez zuen edonola jokatu nahi, taldeari ekarpena bermatu nahi zion. Horretarako laenan jardun du azken holabetean bere belauna ondo jartzen. Ezker hegaleko jokalariak urriaren 3an jokatu zuen azken partida, Bidebietan izan zen Elche Mustang taldearen aurka. Hortaz, maiatzaren 28an kirol ibilbide profesionalari pistatik bertatik agur esango dio Ziarsolok. Loterías Ligako azken partida horretan, Bera Berak Helvetia Alcobendas hartuko du, garaipen batek laugarren liga jarrain eskura jarriko luke beti ere larunbat honetan bi puntuak poltsikoratuz gero.
Leongo norgehiagoka San Esteban kiroldegian ospatuko da 19etan (ordutegi bateratua), izan ere, bertako Ademar taldeak ere etxean du liga Asobaleko partida.
Bera Berako harrobiak sei partida izango ditu asteburuan, infantil nesken Bera Bera Bat taldea eta kadete nesken lehiaketak amaitu dituztelarik. Hortaz, larunbatean 9,30etan Andoaingo Allurralde kiroldegian, Bera Bera Bi infantil nesken taldeak Leizaran Eskubaloia A taldea izango du aurkari. Irungo Uranzu pilotalekuan berriz, 10,30etan, Bera Berako kadete taldeak Bidasoa Irun B izango du aurrean eta arratsaldean, Bidebietan 16etan, Bera Bera jubenil taldeak Aiala Zarautz hartuko du Gipuzkoako Koparen baitan.
Igandean 10etan, Bera Bera Hiru taldeak Bidebietan Aloña Mendi B hartuko du infantil nesken mailan; mutiletan, Bera Bera Tolosako Usabal kiroldegian Tolosa Eskubaloia izango du aurrean eta asteburua senior taldeak itxiko du Oñatin, Aloña Mendiren aurrean Zubikoan, 12etan.
Urrian bi partida jarraian galdu ostean, Rocasa eta Mecalia Atlético Guardésekin, Montse Puche entrenatzaileak ideia bat zabaltzen eta barneratzen hasi zen “maiatzera bitartean guretzako norgehiagoka guztiak finalak dira”. Eta denborak arrazoia eman dio. Udazkenean sufritu zuen Bera Berak, EHFko kanporaketan ere kale egin zuen Eslovakiako Iuventa Michalovce taldearen aurka (58-53) eta liga eskuratzeko inork gutxik jarri zuen faborito nagusien artean.
Baina errealitateak prebisio horiek zapuztu dituzte, Bidebietan egindako lanak emaitzak eman dituelarik.
Azaroan lorturiko bi garaipenekin Rocasarekiko tartea lau puntuetan utzi zuen baina Bera Berak bigarren postua berreskuratu zuen, Guardés eta Zuazo puntu bakar batera izanda (egun, 10 eta 19 puntura daude). 2016. urtea garaipenez josita etorri zaigu, bata bestearen atzetik, guztira 20: Ligako 16 eta Kopako 4. Hortaz, Bera Beraren azken porrota azaroaren 14ean izan zen Eslovakian.
Lehengo larunbatean Barakaldon lorturiko garaipenarekin, Bera Berak ligan denboraldi batean markarik onena berdindu zuen, hau da, 16 partida jarraian, 2014ko azaroaren 16tik 2015eko maiatzaren 23ra arte.
Gainera, hurrengo norgehiagokan Leonen berdindu zuen Bera Berak, etxerako lanak eginda, alegia. 2013-14 ligan Gipuzkoarrek ere hamar partidako marka gelditu zuten Leongo berdinketarekin, azken partidan, hemen ere txapelduna izanik. Datorren larunbatean Leonera egingo dute visita gipuzkoarrek, Ademarrek jokatuko duenez, Loterías Ligako partida San Esteban kiroldegian jokotuko da 19etan (Vicente Peris –Sevilla- eta Héctor Fraile –Valentzia).
Antza, Bera Berak garaipen marka berria ezarri beharko du Liga laugarren aldiz berreskuratzeko. Izan ere, bi txapelketa 47 punturekin amaitu du eta bakarra 48 punturekin, hau da, bost eta lau puntu baino ez ditu utzi lau denboraldi bakoitzean. Rocasak Granollers talde irregularrari egingo dio visita eta bere ibilbidea Telden Clínicas Rincón Málagaren aurka amaituko du.
Bera Berako harrobiak jokatu dituen sei partidetan emaitza guztiak eman dira: lau garaipen, berdinketa bat eta porrot bakarra.
Ostiralean, Bera Berako senior taldeak 40-15 gainditu zuen Egia Arrano Elkartea Gipuzkoako Koparen baitan.
Bestetik, jubenil taldeak amore eman zuen Elgoibarren Tecnifuelle taldearen aurka (33-25); kadete mailako mutilek, aldiz, Bergarari irabazi zioten (27-23).
Infantil mailan, nesketan, Bera Bera Bi taldeak berdindu zuen Zumaiako Kalari Taberna Pulpo taldearen aurka (17-17), Bera Bera Hiruk Elgoibarren Ferópticos Ikus gainditu zuen(12-17) eta mutilek Ama Guadalupekoa mendean hartu zuten (31-18).